argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herria ezagutuz
Lurraren barrunbeetan turista... edo esploratzaile
  • Euskal Herriaren zati handi bat kareharrizkoa da, eta kareharriak disolbatzeko duen erraztasunari zor dizkiogu, hain zuzen, gure paisaia ezagunenetako batzuk. Begientzako gozamena ez dago gainazalean bakarrik, ordea; milioika urtez, urak, harkaitza zulatu eta zulatu, kilometroetako zauria egin du lur azpian. Euskal Herrian dauden milaka leizeetatik, gutxi batzuk daude atonduta bisita egiteko. Horietako hiruren berri aurkituko duzu ondorengo orrialdeetan: Arrikrutz-Oñati, Gipuzkoan; La Verna, Zuberoan; eta Mendukilo, Nafarroan. Badago, hala ere, kobazuloen magia beste era batera dastatzea. Izan ere, leize gehienek ez dute ez aterik ez gidarik. Batzuetan erraz sar daiteke; gainerakoetan, berriz...

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 28a