argia.eus
INPRIMATU
Anisakisa

Ibai Esoain 2014ko maiatzaren 22a

Doinua: Itsaso hori dago zatarra.

Apurtu dira sokak, sareak…
Zer josten ditu “sanidadeak”?
Korronteen ta haizeen kontra
Kantauriko baporeak (bis).
Aingurak eta areak
asteotako mareak
lehertu ditu ur bareak.
Haserre daude bata txuriak
ta katiuska berdeak
txitxare batek mugitzen ditu
sabeleko txitxareak.


Zer irabazi ta zer galtzen den
jokoan asko baitago hemen
ba al dakigu elikadura
zeinek elikatzen duen? (bis)
Zail da egia jakiten
gomendio, irudipen…
sartu, irten, sartu, irten…
Ta arrazoia hortxe ari da
honi eman ta hari ken
saltsa honek zeini laguntzen dio
digestioa egiten?


Antxo freskoak egin du behera
arrantzaleen kostua bera.
Osasungintzak jo behar luke
arriskuez ohartzera (bis).
Galderak dakar galdera
ez naiz arriskatzen, zera
erantzunak ematera!
Hortik aurrera bakoitzak bere
ondorioak atera
sozidadeko afalostetan
plateretik platerera!