Ez da soilik etxebizitzaren arazoagatik egindako okupazioa. Eraisteko arriskuan dagoen Gasteizko Errekaleorren okupatutako eraikina auzoa biziberritzeko proiektu burujabe baten estreinako pausua besterik ez da. Auzoan bizi diren gazte okupak eta 12 familiak etxeetatik botatzeko kinkan dira, baina ez daude etsitzeko.
Etxebizitza duina aldarrikatzeko leku aproposa da Errekaleor, kontuan hartuta 6-8 hilabeteren buruan geratzen diren bizilagunak beren etxeetatik kanporatuko dituztela Gasteizko Udalak auzorako prest daukan planak esan bezala jarraitzen badu.
2012tik unibertsitateko ikasle asanbladan mugitzen ziren hainbat ikaslek buruan zerabilten proiektua da, pixkanaka Errekaleorreko problematikaren inguruan errotutakoa. 2013ko irailean sartu ziren hamar gazte Errekaleor 26 eraikinean. Ordurako ondo ezagutzen zuten auzoko errealitatea: hiritik aparte geratzen den auzo langilea –1976ko martxoaren 3an eraildako langileetako bat, Romualdo Barroso, bertakoa zen eta hori dute auzoko ikur–, 1960ko hamarkadan langile jendearentzako eraikitakoa, eta gaur egun Udalak bistatik kendu nahi duena. Zer hobea autogestioan oinarritutako biziberritze proiektuari heltzeko?
Auzoko azpiegiturak baliatu dituzte, eta ez dira gutxi. Badago antzoki zaharra, dagoeneko itxita zegoena, eta orain igandero emanaldi bat antolatzen dute bai auzotarrentzat, bai eta interesa duen edonorentzat ere; musika entsegu gela bat ere prestatu dute, inguruko taldeek entsegurako lokala izan dezaten, doan; auzoko kultur etxean ere beren espazioa eraiki dute, ikasgela bat, bertako haurrei laguntza klaseak emateko leku eta guzti; frontoi estalia eta taberna ere badauzka Errekaleorrek, oraingoz guztiz erabilgarri ez dagoen arren; eta nola ahaztu udaberri honetan loratzen hasi den baratzea eta ondoko oilategia, ahal duten neurrian behintzat beren elikagaiak hor sortzen dituzte.
Oraintxe arrapaladan botatakoak irudituko zaizkizu agian, irakurle, aipatu proiektuaren erpin desberdinok; baina Errekaleor ezagutzen baduzu ongi bistaratuko dituzu esandako leku guztiak, eta ohartuko zara antolaketaren zabaleraz. Etxean egin zitezkeen ekintzak kalera atera dituzte, auzotarren babesarekin, auzoa berpizteko gogoz.
Beste modu batera eraikitako bizi-eredua moldatu nahian dabiltza. Asanblada bidez funtzionatzen dute bai etxean, bai auzoko proiektuetarako erabakietan, bai gazteek euren artean, eta baita auzotarrekin ere. Asanblada horiek ez dira gai teknikoak landu eta erabaki praktikoak hartzeko soilik. Hamar lagunek elkarrekin funtziona dezaten beste era bateko bileren beharra ere sumatu dute gazteek, eta harreman eta sentimendu asanbladak ohikoak dira Errekaleor 26an.
Beraz, oraingoz badauzkagu etxe okupa bat, auzoko beste zenbait eraikinetan sartu diren gazte “konfliktiboak”, eta eurenak ez diren lurretan baimenik gabe egindako ortua. Baina Udalarentzat ez dira horiek bakarrik arazo. Auzotarrak, bizilagunak daude. Dagoeneko gutxi, baina geratzen dira bakan batzuk. Eta gainera, bada denbora bat Errekaleorreko Kaltetuen Plataforma antolatu zutena. Horiek ere auzoan jarraitzen dute eta nola edo hala atera beharra dauzkate.
Orain hamahiru urte abiatu zuen Udalak Errekaleorreko eraikuntza-plana. Salburua eta Olarizu auzoekin egiten du muga; oso zonalde chic eta ederra. Tartean baina Errekaleor langile auzo gris eta pobrea tokatu zaie. Duela urte batzuk konponbide erraza zeukaten horrelako arazoek: zaharra bota eta berria egin. Horixe da Udalak Ensanche XXI enpresarekin egindako tratua, eraikin zatar horiek paretik kendu eta ingurua aprobetxatuz Salburua 14 berria eraikitzea.
2001-2002an gerturatu zitzaien lehen aldiz Udaletik Jorge Ibarrondo, orduko urbanismoko zinegotzia. Hasierako asmoa, esan bezala, auzoa eraitsi eta inguru modernoagoa, etxe bakarrez osatua eraikitzeko asmoa zuten, bizilagunak inguruko eraikinetara bidaliz. Lehenengo bilkura hartatik adostasunik ez eta bizilagunekin bakarka negoziatzen hasi zirela dio Idoia auzotarrak, presioa sartuz. Horrela bada, etxeak 141.000 eurotan tasatu zizkieten, eta gaur oraindik eskaintzen dietena da dirua edo babes ofizialeko etxea, zeinaren diferentzia pagatu behar duten. Idoiak dio, Udalak egindako proposamena aukera moduan ikusi zutela batzuk, lehendik ere auzotik alde egiteko asmotan zebiltzanak, eta lehenengo irteeran auzotar dezentek alde egin zuela. Baina gero tantaka hustu arazi dituzte.
Jendea etxeetatik atera heinean, geratu direnak geroz eta bakartuago daude, batzuek eraikin osoan ez dute beste bizilagunik, jende heldua kasu askotan; beldurra erabiliz hustu dituzte etxe asko.
Autobusa ere ez da ailegatzen jada. Lehen Salburua bidean doan linea sartzen zen, baina eten egin dute. Egun hamabi familia geratzen dira beren etxeetan, baina duten azken berria da ondorengo 6-8 hilabeteetan hartu beharko dutela erabaki bat edo beste, etxetik botako baitituzte. Zalantza handiak daude, ordea, auzorako prest zuten urbanismo-planarekin, Ensanche XXI eraikuntza enpresak hondoa jo baitu eta egun gauzak dauden bezala arriskua baitago etxe guztiak hustu ondoren dagoen bezalaxe uzteko. Kaltea eginda, baina.
“El Mundo Mejor” izenez ezagutzen du Errekaleor jende askok. 1960ko hamarkadan eraikitako langile auzoa, inguruko fabriken sirena hotsarekin batera beharrera joaten zirenentzat egindakoa. XX. mendeko bigarren erdialdeko hazkunde industrialari lotuta Espainiatik etorri zen immigrazio olatuarentzat eraikitako auzo horietako bat, beste askoren artean.
1950eko hamarkadarekin hasi eta 1973ko petrolioaren krisira arte mantendu zen industrializazioaren garapena Gasteizen, eta horri eskutik emanda iritsi zen gorakada demografikoa ere, noski. Tamaina horretako industrializazioak lan eskua beharrezkoa zuen, eta Euskal Herriko leku askok bezalaxe, Espainiatik zetorren immigrazioari ateak ireki behar izan zizkion hiriak. 50.000 biztanleko hiri zaharra 200.000 bizilagun edukitzera pasa zen urte gutxian. Baina non sartu langile horiek guztiak? Bi eraikuntza plan nagusi burutu zituzten hiriburuan, 1954an eta 1963an, eta hortik abiatuta eraiki ziren Errekaleor eta beste hainbat langile auzo, hala nola, Adurtza, Abetxuko edo Zaramaga. Beti ere egin berri zituzten industria guneen inguruetan, eta hiritik aparte.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]