"Egungo sistema politikoak frankismoari zilegitasuna kendu beharko lioke"

  • Parlamentaria eta Batzarreko kidea izateaz gain, 1936an Nafarroan fusilatu, hil eta desagerrarazitako senideen elkartean dabil Ioseba Eceolaza (Iruñea, 1979). Oroimen historikoaren berreskurapenak 2014an Nafarroan eman ditzakeen urratsez mintzo zaigu.

Parlamentaria eta Batzarreko kidea izateaz gain, 1936an Nafarroan fusilatu, hil eta desagerrarazitako senideen elkartean dabil Ioseba Eceola (Iruñea, 1979).
Parlamentaria eta Batzarreko kidea izateaz gain, 1936an Nafarroan fusilatu, hil eta desagerrarazitako senideen elkartean dabil Ioseba Eceola (Iruñea, 1979).

Pablo de Greiff, Nazio Batuetako errelatoreak otsailean Espainiako Estatura eginiko bisitan harridura agertu zuen 1936ko Gerrako biktimen alde Estatuak eginiko lan eskasa zela kausa. Desagertuekiko eta hauen senideekiko “Estatu politika” aldarrikatu zuen, biktimei ematen zaien tratua hauteskundeetako emaitzen araberakoa izan ez dadin. 1977ko Amnistia Legearen ondorioak bertan behera geratzea eskatu zuen ere, orain arte epaitegietara iritsi diren kasu bakanei giltza emateko funtzioa izan baitu, eta, Argentinan frankismoaren krimenen kontra ireki den kereilari loturik, Espainiak nazioartean kolaboratu beharra duela ohar egin zuen.

1936ko altxamendua eta gero, falangistek nahiz karlistek 3.400 pertsona hil zituzten Nafarroan. Mila gorpu inguruk bide bazterretan desagerturik jarraitzen dute, gerraren amaieratik 75 urte iragan badira ere. Nafarroan fusilatu, erail eta desagerrarazitakoen elkarteak eginiko lanak ahalbidetu du, hein handi batean, Nafarroako Parlamentuak berriki Memoria Historikoaren Legea onartu izana, edota “alargunen herria” bezala ezagutzen den Sartagudan Memoriaren Parkearen irekiera. Ioseba Eceolazaren irudikoz, 2014 urtea erabakigarria izan daiteke Nafarroako 1936ko Gerrako biktimek, behingoz, euren aitormena lor dezaten.

Gerraren ondorioak nozitu zituen jendeari beranduegi iristen ari zaio aitormena?

Demokraziak askoz lehenago kendu behar zion zilegitasuna frankismoari. Fusilatuen eta hauen familien duintasuna aitortzeko, Trantsizioan urrezko aukera galdu genuen. Sinestezina da ikustea nola 2014an senideek eta elkarteetako kideek bilatu behar dituzten bide bazterretara jaurtitako gorpuak, euren denbora eta esfortzua erabiliz. Memoria Historikoaren politika zehatza ez edukitzea oso esanguratsua da. Gure gizartearen, gure erakundeen eta gure demokraziaren kalitatearen isla da. Gerra Zibilaren garaitik, hala Espainian nola Nafarroan, zientoka desagertu dagoela normaltasunez bizi duen gizarteak bere buruari zenbait galdera egin beharko lizkioke.

Memoria Historikoaren berreskurapenean, nolakoa izan da Nafarroako Gobernuaren jokabidea?

Jokabide kontraesankorra erakutsi du. Memoria Historikoaren legearekin abstenitu ziren, baina betetzen ari dira. Sartagudako Memoriaren Parkea eraikitzeko ere abstenitu egin ziren, baina 150.000 eurorekin lagundu zuten. Nafarroa osoko 90 udaletik goitik Memoriaren Parkea diruz lagundu zuten, eta horietako batzuetan UPNk gehiengo osoz agintzen zuen, Iruñea eta Tutera kasu. Noski, ez da UPNren meritua. Memoria Historikoaren aldeko mugimenduaren garaipena da. Senideek denbora luzez eutsi diote, eta bete-betean asmatu dute etikan, giza eskubideetan, eta gizartea eta erakundeak konbentzitzeko sentsibilitatean oinarritutako diskurtsoa eraikitzen.

Espainiako Estatuan memoriaren berreskurapenean atzera egiten ari direla ematen du.

Memoria Historikoaren lehenengo legea 2007an onartu zuten, eta mugatua bada ere, hamaika kritika jaso baditu ere, aurrerakada nabarmena ekarri zuen. Memoria Historikoaren gaia normalizatzea ekarri zuen, eta gure lanik gogorrena burutzeko –desagertuak bilatu eta hauen gorpuak berreskuratzea– baliabide ekonomikoak eskaini zizkigun. Alderdi Popularrak boterea berreskuratu zuenean, laguntzak moztu zituzten, eta orain gorpuak lurretik ateratzen baditugu, boluntarioen lanari esker da, elkarteko bazkideek ematen duten diruaz baliatuta. Honek hausnarketa merezi du: Espainia, Kanbodiaren atzetik, munduan desagertu gehien dituen herrialdea da.

Nazioartean, badirudi urratsak ematen ari direla, Argentinako frankismoaren krimenen aurkako kereilan adibidez.

Gure elkarteko ordezkaritza bat Madrilgo Argentinako enbaxadan izan zen, auzian parte hartu ahal izateko. Eztabaida juridikoa baino, garrantzitsua deritzogu jakinaraztea egungo sistema politikoak frankismoari behin betikoz zilegitasuna kendu behar diola. Eta horretarako, arras garrantzitsua da ulertzea erail, torturatu eta pertsonak bahitu zituzten horiek ezin dutela zigorgabetasunik eduki. Gizateriaren aurkako krimenak dira. Nafarroa bezalako lurralde txiki batean, beste modu batean pentsatzeagatik, 3.400 pertsona hil zituzten. Eta horri tratamendu judiziala eman behar zaio.

Indarkeria aztertzeko, egia, justizia eta ordainaren prismak erabili behar dira. Egia ezagutzen dugu, senideen eta alor akademikoaren bidez. Erreparazioa poliki-poliki ematen ari da, udaletan, erkidegoetan eta baita Espainiako Gobernuan ere. Justizia da hankamotz geratzen ari dena.

PPko bozeramaileek mendekua nahi duzuela diote.

Kritika hori 2002an ohikoagoa zen, gu hasi ginelarik. Orain, ia-ia ez da kritika hori mahai gainean jartzen, Memoria Historikoaren aldarrikapen lasaia egiten dugula ikusi baita, etikaren ikuspuntutik ari garela alegia. Egunotan Marta del Castilloren gorpuzkiak bilatzen ari dira Sevillan. Tamalez, bere familiak badaki hilik dagoela. Baina gorpuzkiak aurkitzea beharrezkoa dute. Dolua modu egokian ixteko bide bakarra da. Gurekin berdin gertatzen da. Ez da bidezkoa pertsona batek, 78 urtez, bere buruari senidea non ote dagoen galdetzen ibili behar izatea. Gizartearen zati handi batek konprenitzen du gure eskaerak arrazoizkoak direla, onargarriak direla.

Epe laburrera, zein da zuen erronka?

Memoria Historikoaren Legeak orain 35 urte itxita behar luketen kapituluei akabera eman beharko lieke. Frankisten sinbologia kenduz, hezkuntzan 1936ko Gerrari ematen zaion tratamendua aldatuz, Memoria Historikoaren alde lan egiten duten taldeak lagunduz... Lege hori betetzeko borondatea dagoenean, gure gizarteak urrats garrantzitsua eman duela esan ahal izanen dugu, heldutasun etiko eta politikoa erakutsi duela. Legeak dio Nafarroako Gobernuak atera behar dituela gorpuak, eta DNA-banku baten sorrera posible egiten du, Nafarroako Auzitegi-Medikuntza Institutuarekin batera lan egingo duena. 2014. urtea Memoria Historikoaren urterik garrantzitsuena izan daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2024-10-01 | Euskal Irratiak
Miren Barandiaran
“Historia ofizialetik at gelditu den material asko dugu Lazkaoko artxibategian”

Euskal Herriko azken 50 hamarkadetako historia soziopolitikoa eta kulturala ezagutzeko erreferente da Lazkaoko Beneditarren dokumentazio funtsa. Funtsak orotariko afixa eta pegatinez gain, euskal mugimendu politikoei edota euskal gaiei buruzko ehunka artxibo gordetzen ditu.


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Iruñeko historia, hamar emakumeren bizipenetatik kontatua

Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna... [+]


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


Eguneraketa berriak daude