Klima zenbat eta eroago, orduan eta beroago finantzetako marrazoen buruak. Aprobetxatuz administrazio publikoek gero eta diru-sarrera gutxiago dauzkatela eta herritarren beharrak asebetetzeko ahalmen urriagoa, naturaren gorabeheren inguruan apustu egitea da espekulazio atal berria. Katastrofeak bezala eguraldia aseguratzeko estakuruz.
Mexikon hondamendiak urri ez direnez (lurrikarak, urakanak, luiziak, sumendien tartekako haserrealdiak...), bertako gobernuak 1996an Fondo de desastres naturales (Fonden) sortu zuen, biktimen egoera diru-laguntza publikoz arindu ahal izateko. Baina agintariek aurreikusi bazuten 50 milioi dolarrekin zerbait egingo zutela, 2005erako Mexikoko Gobernu Federalak gastatuak zituen 800 milioi baino gehiago.
Orduan azaldu zen mirarizko soluzioarekin Munduko Bankua, mahai berean Mexikoko Finantza ministroaren inguruan bilduz arazoa konpondu zezaketen jende serioak: Goldman Sachs bankua, Swiss Re Capital Markets eta Munich Re berraseguru etxeak, Cadwalader, Wickershan & Tafl eta White & Case abokatu bufete ospe handikoak. Arriskuak kalkulatzeko gertakizun posibleak aurreikusten dituzten (modelisation frantsesez, modelización espainolez) agentzietako bat ere bertan zen, AIR.
Agentzia honek bi eredu sortu zituen, bata lurrikarentzako, bestea hurakanentzako. Kalkulu horien gainean sortu zuten catastrophe bond –finantzetako jendeak cat bond deitua– Mexikoren beharren neurrira, saltzaileen esanetan. Paradisu fiskalen artean paradigmatikoak diren Kaiman uharteetan erregistratu zuten cat bond berria eta merkatuan salgai jarri, banku nagusiek antolatutako promozioetan.
Hondamendi batek Mexiko zafratzen duen aldi oro, AIR agentziak erabakitzen du ea cat bond horren baldintzen arabera gobernuak eskubiderik baduen ala ez kalte-ordainik jasotzeko. Hau da, apustu bat bailitzan, hondamendi--bonook berekin daramatzate gutxieneko eta gehieneko mugak: lurrikara edo urakana gertatuz gero, halako larritasuna baino gutxiagokoa ez da ordainduko, baina gehieneko larritasun mailatik gorakoa gertatuz gero ere ez, tarteko arriskuak dira aseguratutakoak.
2010ean terremotoak suntsitu zuen Baja Californiako estatua, baina epizentroa urrunago Amerikako Estatu Batuetan egon omen zenez, bonoen kalte-ordainik ez zuen jaso Mexikoko gobernuak. Hori bai, bonoak salduta zeudenez, gobernuak segitu behar zuen interesak pagatzen... eta herritarrei laguntzak bere sakela publikotik luzatzen.
Handik laster Tamaulipas estatua astindu zuen urakanak. Baina honen larritasuna ez zenez iristen bonoen kontratuan aipatu gutxienekora, berriro sosik ikusi gabe geratu ziren Mexikoko agintariak. Eta segi interesak pagatzen.
Adibide hau aipatu du Erwann Michel-Kerjanek 2011n plazaratutako “Catastrophe financing for governments: Learning from de 2009-2012 Multicat Program in Mexico” liburuan. Alegia, klimaren aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak diren garaiotan, naturak eragindako hondamendien inguruan aseguru etxe erraldoiek negozio lerro berri izugarria antolatu dutela... beren zergekin herritarrek pagatzen dutena.
Razmig Keucheyan soziologoak berrikitan espekulaziozko produktu berrion xehetasun asko eskaini berri ditu Le Monde Diplomatique aldizkarian “Catastrophes climatiques cotées en Bourse. Quand la finance se branche sur la nature” artikuluan. Zabalago landu du gaia martxoan atera duen “La nature est un champ de bataille” liburu berrian.
“Mende askotan zehar –idatzi du Keucheyanek– Lurrak sistema ekonomikoari merke eskaini dizkio lehengai eta baliabideak. Ekosistemak irensten zituen industriak eragindako hondakinak. Baina orain gauzak zaildu egin dira. Lehengaiak eta hondakinen kudeaketa garestitzeaz gain, ugaritu eta larriagotu egin dira hondamendi naturalak, aseguruen koste orokorra handituz. Honek berekin dakar industriaren etekinak murriztea. Horrela, krisi ekologikoa ez da bakarrik ondorioa, kapitalismoaren krisi baten eragile ere bada”.
Hondamendiak garbien dirutan neurtzen dira. Swiss Re berraseguru etxeak –aseguru konpainiak segurtatzen dituzte berraseguruek– Sigma aldizkari berezituan eskanitzen ditu munduko katastrofeen estatistikak. Orain arteko garestiena 2005ean New Orleans astindu zuen Katrina hurakana izan da: 75.000 milioi dolar, 150.000 asegururik gabeko kalteak gehituz gero. Fukushimakoari 35.000 milioi kalkulatu dizkiote, AEBetako Andrews urakanari 25.000 milioi, 2001eko irailaren 11ko atentatuei 24.000... 2003ko bero lamada izugarriak Frantziari 2.000 milioi dolarreko kalteak eragin zizkion.
Izan dira, noski, odoletan askoz garestiago atera diren hondamendiak. 1970ean Bhola zikloiak gaurko Bangladeshen eta Indian 300.000 gizaki hil zituen. 2010ean Haitiko lurrikarak 250.000 jende. Baina proportzioan herrialde txiroetakoak merkeak dira: hauetan ondasunen %3 egon daiteke aseguratuta, herrialde aberats batean %40.
1994an entzun zen lehenbizikoz catastrophe bond produktua, AEBek Andrews ekaitza nozitu eta laster. Geroztik 250 gehiago merkaturatu omen dira. Burtsan leku berezia daukatenez, Standar & Poor, Fitch eta Moody’sek ezarritako nota jasotzen dute. Katastrofeen aurreikuspena modelizatzen duten agentzia berrien –hauek ere pribatuak– esku uzten dute ordaindu beharrekoa finkatzeko irizpidea.
Neoliberalismoaren poderioz mundu osoko estatuak diruz estu dabiltzanez, gero eta sarriagotan jazotzen diren hondamendiei aurre egiteko gobernuek bono hauetara jotzen dute. Horra zer diren cat bond subiranoak, zor publiko berria. Horrelakoa da hasieran aipatu Mexikokoa, baina munduan beste askok ere badaukate, takaful asurantza islamikoa erabiltzen dutenak barne, Indonesia esaterako.
Baina naturaren ezustekoak gehiago direnez, hari bereko bonoak anitz dira. Weather derivative direlakoak egin behar duen eguraldiari buruzko apustuak dira. Ez du zertan izan beharrik hondamendia, izan liteke kontzertu erraldoi batentzako asegurua eguraldi txarragatik jendea falta dakiokeelako, edo eguraldi hotzagatik –berdin negu epelegiagatik– gasaren prezioak jasan ditzakeen prezio aldaketak direla eta.
Agro-industrian ezaguna da growing degree days indizea, neurtzen duena erein ondoren zenbat egunetan iritsiko den heldutasunera halako labore, izan gari edo artoa. Indize horren mende sinatzen dituzte aseguru itxurako swap espekulazio apustuak enpresa handiek.
Badira species swapak ere: halako dortoka desagertzen bada aseguruak pagatuko du, bitartean estatuak. Ingurumenezko hipotekak ere bai: environnmental mortgages. Espekulatzaileak ez dauka bihotzik.
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.