Valeriu Butulescu:: Hareazko oasiak (Aforismoak)
Erroteta, 2013
Itzulpena:: Hasier Agirre
“Inor ez da aforismogile bere herrian”, dio ironiaz Catalina Ilinescu Gheorghiuk liburuaren atzealdean. Generoko pieza gogoangarria paratzea baino, kexua agertu nahi digu. Valeriu Butulescuri, antzerkirako egin duen lan eskerga ondo balioetsi baitzaio bere herrialdean, Errumanian, ez ordea, aforismoaren genero literarioari egindako ekarpena. Eta Butulescu, aforismogile garaikideen artean behintzat, autorerik itzuliena da munduan.
Komunismo garaian, artean ekin zion Butulescuk aforismoak idazteari, Ceaucescu agintean zela, eta 1985ean plazaratu zuen lehen bilduma, esku artean dugun Hareazko oasiak, hain zuzen.
Bere lanak ikertu dituztenek diote Butulescuk denen iritziaren aurka doan zerbait balitz bezala aurkezten digula maiz aforismoa; lehen begiratuan onartezina iruditu eta apurka benetako bilakatzen dela. Adibidez: Urtero igarotzen dugu, oharkabean, gure heriotzaren eguna. Edo: Argiaren abiadak, azkarrena dela ere, inoiz ez du gaindituko iluntasunarena.
Badiote, halaber, Butulescuren arrakasta ulertzeko aforismoaren ezaugarri nagusia hartu behar dela gogoan: generoa gogoko duen irakurlearen pazientzia askoz ere txikiagoa dela beste edozein generotakoa baino. Eta Butulescuk, liburua hasi eta buka, ondo harrapatzen ditu denak amuan. Horra astindua eman didaten bi adibide: Sinesten dut eboluzioan. Nire hilotzaren beldarra naiz. Bigarrena: Belaunikatzen bazara, egonkortasuna handiagoa da.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]