Gauzak bestela konta daitezkeelako

  • Lau lagun, hedabideetan bide luzea egin duten lau izen, aurkituko dituzu argazki agentzia honen atzean: Josu Trueba Leiva, Andoni Lubaki, Gari Garaialde eta Ander Gillenea. Azken biak eseri zitzaizkigun alboan, abiatu berri duten ekimenaren nondik norakoak azaltzeko.

Bostok Photoko lau kideak. Ezkerretik eskuinera: Gari Garaialde, Andoni Lubaki, Ander Gillenea eta Josu Trueva Leiva.
Bostok Photoko lau kideak. Ezkerretik eskuinera: Gari Garaialde, Andoni Lubaki, Ander Gillenea eta Josu Trueva Leiva.Dani Blanco

Bostok, aizue. Nik dakidala, lau zarete.

Gari Garaialde. Bai, eta bi besterik ez ginen izen hori ipintzea erabaki genuenean. Berez, lanik gabe gelditu nintzen egunean hasi zen historia hau. Krisia dela eta, murrizketak izan ziren Argazki Pressen eta hainbat lagun kalean gelditu ginen. Lur jota gelditu nintzen, baina, kasualitatea, biharamunean Andoni Lubakik deitu zidan, arrunt emozionatuta, Libian egin zuen erreportajea Japoniako News Week aldizkarian sartu zutelako. Berriak izugarri poztu ninduela esan nion, baina ez nengoela euforiatarako. Elkarrekin tragoxka hartzeko lotu ginen eta han sortu zen zerbait kolektiboa egiteko proposamena. Gero Ander Gillenea eta Josu Trueba Leivarekin bildu ginen.
Ander Gillenea. Egin beharrekoa baina egiteke uzten den gai horietako bat izan da beti, hemen taldean zerbait sortzea.

Eta izena?

Gari G. Andoni Lubakik bota zuen izen hori. Hemengoak ahantzi gabe, kanpora begira egin nahi genuen lan, eta euskarazko izena behar genuen, eramangarria, estetikoa, ingelesezkoa eman zezakeena, edo bederen, zaila izango ez zena. Bazen Italian agentzia bat, Grazia Neri izenekoa, eta horri erreparatzen nion nik, hitz-jokoa nahi nuen, iradokorra. Stok amaierak bilteria gogorarazten du, edo hiriarekin lotu liteke, Bladivostok... Gainera bere bokal guztiak o dira, photo-n bezala.

Kooperatiba moduan egituratuta zaudete. Nola antolatzen duzue lana?

Ander G. Horretan ari gara oraindik. Urtebete ere ez da ideia sortu zela, eta ekimena martxan jarri genuenerako iraila zen. Goiz da balorazioetarako.

Gari G. Aski argi genuen denok, sortuko genuenak denona behar zuela izan, denok aginduko genuela. Gogoan dut 90eko hamarkadan argazki kolektiboak jarri zirela modan Frantzian, ez dakit nola antolatzen ziren, baina oso ondo funtzionatzen zuten. Dena den, zerbait kolektiboa behar eta kooperatiba da gogora etortzen den lehena. Besterik bilatu gabe, heldu egin genion eredu horri.

Ander G. Taldeari dagozkion lanak, webgunea kudeatzea edo sare sozialetan jardutea dela, argazkien edizioa edo promozioa eta salmenta dela, hasieratik banatu genituen. Dena den, etengabeko birmoldaketan gaude, ez baitakizu ongi non sartzen zaren, eta badirelako bestalde, esker txarreko lanak ere, esate baterako, paper kontuak-eta.

Nola hautatzen eta banatzen dituzue gaiak?

Ander G. Nork bere gaiei heltzen die.

Gari G. Hori ere markatu nahi izan genuen hasieratik. Talde lana bai, baina nork bere independentziari eutsita. Ez dugu zertan dena elkarrekin egin, baina egin ostean, Bostok bezala, taldean erabakitzen dugu nola salduko diren lanak. Zenbait gairi kolektiboki heltzea zaila da, eta koordinazioa ere ez da erraza izaten.

Prentsaurreko eta gainerakoetara ez zarete joaten. Nola erabakitzen duzue kolektiboki non egon behar duzuen?

Gari G. Argi genuen prentsaurrekoak ez zirela gure esparrua izango. Batetik, ezin dugulako Argazki Pressekin lehiatu, ezta EFErekin edo beste medioekin ere. Bestelakoetara jotzen dugu, beraz. Beti amestu dugu hortik kanpo bazela zer kontaturik, gaiei modu pausatuagoan heltzea zela gure gogoa. Eguneroko argazkiaren salmenta oso zaila da, zer esanik ez, kanporako ere Reuters, France Press edo AP dituzunean. Hor ere jardungo dugu, baina beste gauza batzuk ere beharko ditugu.

Autore lana da zuena?

Ander G. Beharbada ez da oso erreala gure lana horrela planteatzea, edo behintzat, hortik bizitzea. Emango balu, nahiko genuke, baina ez dugu egun batetik bestera lortuko.

Zein da bakoitzaren esparrua?

Ander G. Printzipioz, erreportaje sozialak interesatzen zaizkit, baina ez nago horretara itxita. Txetxeniarrei buruzko erreportajerik ez nuke egingo, adibidez. Nire grina ez da guda. Errazago, bakardadea bezalako gaiei helduko nieke, edo ahanzturari.

Gari G. Niri, lehen planoan ez dauden gauza horiek interesatzen zaizkit. Ander, Josu eta hirurok pareko gabiltza kasuotan, nik ere ez dut gerrarako grinarik. Horretan Andoni Lubaki dugu espezialista.

Baina gerraren atzean dagoena interesatzen zait. Argazki Pressen lanean arin nintzen Tunisiako iraultza piztu zenean. Handik Egiptora pasatu zenean, gogoan dut Berriako kazetari bati esan niola, goazen orain Tunisiara, gertatutakoak zer arrasto utzi duen jarraitzera, hauxe da momentua.

Hurbileko gauza askok pizten didate jakin-mina, baita gatazka politikoak ere. Azken finean herri honetan mugimendu nagusia hor dago, eta horrek gauza asko ditu sakontzeko eta beste modu batera esplikatzeko. Esate baterako, kartzela barruak, erbesteratuak, eguneroko prentsan agertzen diren horiek, baina beste modu batera kontatuta.

Bestelako lanek eguneroko babarrunak eltzetik ateratzeko lain emanez gero, noizbehinka gustuko lanei heltzeko aukera izatea, horrek ematen dit itxaropena. Dirurik nekez emango dizutelako, baina bai gogobetea, lan txukuna egiteko parada...

Argazkilaritzatik bizi daiteke?

Gari G. Zaila dela argi dago, eta gainera gauzak okertu egin dira, baina bada hortik bizi denik, Anderrek 15 urte daramatza horrela.

Ander G. Bai, ateratzen da bizitzeko lain. Urtetan bizi kalitate handia izan dut, denbora izan dudalako, besteak beste, familiarekin egoteko. Argazkigintza, dena den, arlo zabala da.

Gari G. Nerori ere horretatik bizi izan naiz Argazki Pressekoa bukatu zitzaidan arte. Gipuzkoan ez da jende askorik izango, 30 bat lagun ezagutzen ditut prentsarako argazkilaritzatik bizi direnak. Nola bizi diren? Batzuk hobeto, eta besteak okerrago. Kontratupean apenas dago argazkilaririk, medioei ez zaielako argazkilariarekiko loturarik interesatzen, gehienak kolaboratzaileak dira. Nolanahi ere, batzuek diru asko irabazten dute.

Argazkilari izatea zer da?

Gari G. Bizio bat.

Ander G. Bizioa, eta aldi berean lanbidea. Hortan zorte onekoak gara, gustuko lana dugu eta.

Gaur egun, telefonoan ere argazki-kamara dugulako, eta baliabide teknologikoak horretara ere bideratu direlako, nornahi da argazkilari. Nola eman balioa zuen lanari?

Ander G. Kalitatea da giltza. Argazki onak egitea.

Gari G. Lehen, momentuko argazkiak eman zezakeen dirua, beste inork ez zuelako egiten. Gaur, sakeleko telefonoa atera eta edonork egin ditzake, baina ez dira beti egiten. Kasuotan beste zerbait bilatzen ahal duzu. Hauxe da gauzak beste modu batera egiteko momentua. Medioen apustua falta da ordea.

Eguneko argazkia eta argazki landuagoa, hainbat hilabetez jorratutako lanetik hautatu duzun argazkia, berdin ordaintzen badira, hori ez doa inora. Elkarrizketa luzeak egiten direnean, adibidez. Ezin duzu egun osoa pertsona batekin pasa, gero argazkia 10-15 euro pagatuko bada.

Ander G. Baina beti bada norbait baldintza horiek onartuko dituena.

Gari G. Geure artean kexu agertzen gara sarri, baina eguneroko ohitura txarrak eta ajeak ere hor daude: tokira iritsi, kliskatu eta ospa egitea, esate baterako.

Ander G. Urte luzetan, jendeak ez du bere burua zaindu. Freelance hasi nintzenetik lan ugariri eman diot ezezkoa, diruz eskas ibilita ere, baldintza kaxkarrak zirelako. Beste zenbaitek eskainitako baldintzetan hartzen zuten lana, gaizki eta zabar pagatzen zitzaien eta haiek ere halamoduz erantzuten zuten, argazkiak zaindu gabe. Alderantziz egin behar dela ikasi dut nik: kalitatea eman eta gero eskatu.

Gari G. Kalitatea eman, hori beti. Lana hartu behar duzu gauza asko baloratu eta gero, baina hartu baduzu, lana ondo egin.

Nola ikusten dituzue hedabideak?

Gari G. Ez dago giro. Hor da krisia, ekonomikoa eta hedabideena, paperarena... Argazkia baloratzen dela esaten da, baina ez nago ados, ez paperean, ezta interneten ere. Interneten jendeak edozer irensten du. Eztabaida luzeak izan ditut hori dela eta. Esate baterako, Donostiako olatuak zirela eta, zenbait mediok galeriak sortu zituzten, jendeak bidaltzen zuen guztia sartzeko. Nire ustez, askoz hobea da hamar on sartzea, inongo baherik pasatu ez duten ehun baino, mozkorraldi horretan 50era nekez iritsiko zarelako. Jendearen iraupena da gakoa interneten, orri bakoitzean zenbat denbora pasatzen duen, kobratu ahal izateko, baina irautea beste modu batera ere landu daiteke.

Papera dela eta, teoriko batek dagoeneko aspaldi esan zuzenez, egunkarietan biharamunekoa dela sumatu behar da. Eragozpena da bertako langileentzat, oraindik ez baitakigu hori nola egiten den, baina nabarmena izan behar du hurrengo egunean ari zarela, ezin dira gauzak kontatu sarean egunean bertan egin den bezala.

Ander G. Krisiak ez du balorazioa aldatu. Lehen bazen dirua irudia gehixeago zaintzeko, baina ez zen inor jartzen edizio lanetan, ez zen aukeraketa ere fundamentuz egiten beti.

Gari G. Kalitatea ematen duzunean, ez zaitu horrek salbatuko, baina sumatu egiten da, eta jendeak aldeko jarrera erakusten du. Bestalde, paperean argazki bakarra sartzeko tokia besterik ez baduzu, ongi, bakarra jarri, baina erakutsi gainerakoak interneten. Horretarako, webgunea egokitu behar duzu. Jarrera falta da.


Azkenak
Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2025-01-14 | Leire Ibar
Libreki esan ahalko da Instagram eta Facebooken emakumeak “objektuak”, LGTBIQ pertsonak “gaixo mentalak” eta migratzaileak “gaizkileak” direla

Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Israelek Gazan zuzenean hildakoak 64.260 izan direla estimatu dute The Lanceteko ikerketa batean

Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]


Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Asier Cabodevilla (AZ Ekimena)
“Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia”

Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]


2025-01-14 | UEU
Naiara Martin Gomez
“Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar du”

"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Eguneraketa berriak daude