argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Duela 2.000 urteko aholku zaharrak berri

2014ko apirilaren 04a
Marko Tulio Zizeron (K.a. 106-43) politikari eta filosofo ezagunari gaurkotasun handiko aholkuak eman zizkion Kinto anaiak .
Marko Tulio Zizeron (K.a. 106-43) politikari eta filosofo ezagunari gaurkotasun handiko aholkuak eman zizkion Kinto anaiak .Romapedia

Kinto Tulio Zizeron (K.a. 102-43) Marko Tulio Zizeron politikari eta filosofo ezagunaren anaia txikia zen. Anaiarekin harreman estua izan zuen, eta nagusiki buruzagi militar gisa nabarmendu zen arren, anaiaren kanpaina politikoetan ere parte hartu zuen. Behin, Marko kontsul kargua eskuratzeko kanpaina egiten ari zela, Kinto anaia txikiak hainbat aholku eman zizkion.

Hona kontseilu sortaren amaiera: “Azkenik, hauteskunde kanpaina osoa arranditsua eta bikaina izan dadin arduratu behar duzu, herritarrak erakarriko dituena, duina. Eta gainera, ahal izanez gero, edozein bitarteko erabilita, zure lehiakideen eskandaluren bat azaleratzen ahalegindu behar duzu, haren izaerarekin bat datorrena, krimenen batekin, haien jokabide sexualarekin edo eroskeria ekintzaren batekin zerikusia duena”.