Abertzaleek zirt edo zart egin behar dute bigarren itzulian

Baionako Jean-Claude Iriart hautagaia, abertzaleen emaitza onen adibideetako bat.
Baionako Jean-Claude Iriart hautagaia, abertzaleen emaitza onen adibideetako bat.

Abstentzioa azpimarragarria izan da udal hauteskundeotan. Ipar Euskal Herrian eta Estatuan hamar herritarretik seik eman dute boza, zortzik ematen ohi baitute. Ipar Euskal Herriko hiri handiko auzapezak izendatu gabe anartean. Hautagaitza abertzaleen emaitza onek bigarren itzulian (martxoaren 30ean) trenkatu dezakete herri askotako udalbatza. Iparraldeko herri txikietan eta barnealdean parte-hartzea ohikoa izan da: herritarren %80k eman du botoa. Abertzaleek emaitza onak eskuratu dituzte, eta zentroko hautagaiak jalgi dira garaile oro har. Beste datu bat, hauxe: herri askotan hautagai anitzek botoen %10 gainditu dute. Hautagai horien jarrerak baldintzatuko dituzte bigarren itzuliko emaitzak.

Baiona, Miarritze, Angelu

Lapurdiko hiriburuan bozen %10 erdietsi dute Jean-Claude Iriart buru duten abertzaleek, inoizko emaitza onena. Etcheto sozialistak %35 eta Etchegarayren zentro-eskuinak %30. Bozen parekotasunak bigarren itzuli hertsia iragarri dute. Iriarteren jarreraz beste, eskuineko Durrutyrena (%19) ere ezagutu behar da auzapez berriaren izena ezagutzeko.
Miarritzen UMPko Max Brissonek auzapez izateko xantza guztiak dauzka. Veunac zentristarekin bat eginen du ziur aski. Hartara, aise gaindituko dute hirugarren geratu den Lafite sozialista. Angelun ere gibelera egin du auzapez Jean Espilondo sozialistak, bozen %36 lorturik. UMPko Claude Olive (%45) izan daiteke auzapez berria, Jamattitte Mortalena zentrista euskaltzalearen (%10) sostengua jaso lezake. Abertzaleen emaitzak eskasak izan dira Angelu eta Miarritzen. Oro har abertzale moderatuek –jeltzaleen ingurukoak– zentro-eskuineko hautagaitzen alde egin ohi dute.

Donibane Lohizune, Hendaia...

Lapurdiko beste hiri eta hiri handietan kontrastasun nabariak daude. Abertzaleak oro har ongi atera dira Hendaia, Urruña, Ziburu edota Donibane Lohizunen. Areago, Uztaritzen Bruno Carrere abertzaleak bozen %38 lortu du. Auzapez izan liteke. Hendaian Iker Elizalde buru duten abertzaleek erabaki dezakete Battitte Salaberrik auzapez aulkian (%29) segitzea edo ez. Kotte Ezenarrok bozen %37 erdietsirik, duela lau urte galdu zuen aulkia berreskura lezake. Ezenarro izan da Ipar Euskal Herrian aurretik atera den hautagai sozialista bakarra. Lehia borrokatua eta hertsia izanen da. Gainerakoan, herri eta hirietan, Donibane Lohizune, Urruña, Ziburu edota Hazparnen zentro-eskuineko hautagaiek aginduko dute. Konparazionera, Kanbon (Vincent Bru) eta Itsasun (Roger Gamoy) auzapezak hautatuak izan dira jada lehen itzulian. Abertzale moderatuen (EAJ-PNB) sostenguak eragin handia du Lapurdiko herri hauetan, hainbat hautagai joera horretakoak baitira.

Baxenabarre

Jean-Michel Coscaratek gidatutako Aitzina Baigorri hautagaitza garaile izan da Baigorrin, bozen %53 eskuraturik. UMPko Jean-Baptiste Lambert ez da auzapeza honezkero. Donibane Garaziko auzapez Alphonse Idiart eskuindarrak karguan segituko du, 15 aulkietatik 13 bereganatu ditu 945 bozekin. Xabi Larre abertzaleak, ekologisten laguntzaz, 305 boz erdietsi arren, 2 aulki baino ez ditu lortu. Boz sistemaren ondorioa da hori. Emaitza ona da edonola ere. Donapaleuko auzapez Jean-Jacques Loustaudaudinek bozen %49,84 eskuraturik, berretsia geratzeko zorian geratu da, bozen %50 behar baita. Bigarren itzulian ezagutuko da auzapezaren izena. Abertzaleek bozen %14 erdietsi dute. Charles Massondo da beste hautagaia. Abertzaleek tinko negoziatzeko parada irabazi dute.

Zuberoa

Mauleko Mixel Etxebestek ez du auzapez aulkia bereganatu lehen itzulian, duela lau urte ez bezala. Louis Labadot komunistak bozen %31 bildu du. Beñat Elkegarairen zerrenda ezker abertzale eta ekologistak %14. Matias Davant sozialistak ere ehuneko bertsua lortu du. Denek dute bigarrenean aurkezteko aukera, beraz, Etxebestek negoziazio zorrotz eta hertsiak izanen ditu. Atharratzen, Sohütan eta gainerako herrietan zerrenda independenteak garaile jalgi izan dira. Zerrendok ideologien amalgama dira.

Herri Elkargoak eta Estatua

Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan orobat, Herri Elkargoen hautetsien izendapenak airean eta jokoan daude. Bigarren itzuliko negoziaketak biziki borrokatuak izanen dira. Trenkatzeko bi gune daude gainera: Herriko udalbatzak eta Herri Elkargoak .

Azkenik, deskribapen honen atzean estatu mailako argazkiaren kolore batzuk paratu daitezke: abstentzio historikoaz beste, Marine Le Penen eskuin muturreko Front Nationalen emaitza historikoek Estatuaren beraren egonkortasuna zalantza jarri dute. UMP alderdi eskuindarraren ahultasunaren adierazle dira, zentristen aldian aldiko arnas une, eta Françoise Hollanderen politikaren porrotaren erakusle.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2014
2016-05-26 | Mikel Asurmendi
Jean-Michel Coscarat, Baigorriko auzapeza
"Herritarren harremanak aldatzen ari dira, euskara orain ez da politika afera"

Baigorri, 1958. Bi urte auzapeza dela, Aintzina Baigorri hautagaitzaren izenean. Ez dago ezein alderdi politikori atxikia. Sukaldaritza Eskolako irakaslea da Donibane Garazin. Baigorri –herria eta eskualdea– ezaguna da, eta aurten are gehiago ezagutzera eman da: [+]


Herri bozak Ipar Euskal Herrian, analisiei gainbegirada

Ipar Euskal Herriko herri bozen ostean, analisirako tartea heldu da. Hainbat autoreren lanak topatuko ditu irakurleak ondoren, hedabide eta kolektibo ugaritan beren iritziak plazaratuta.


2014-03-31 | ARGIA
Etchegaray Baionako auzapez eta abertzaleak nagusi Uztaritzen

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko bozen bigarren txanda izan da igandean. Herriko Etxe handienetan auzapeza estreinatuko dute.


2014-03-31 | Mikel Asurmendi
Abertzaletasuna transbertsalitatearen eredu

Abertzaleek zirt edo zart egin behar zutela adierazi genuen bigarren itzuliari begira, baita egin ere. Abstentzioaren gorakada azpimarratu genuen eta %40koa izan da berriz ere. Argazki hau utzi digute Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek.


2014-03-30 | ARGIA
Herriko bozak zuzenean

Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako bozen bigarren itzuliko emaitzak zuzenean jarraitzen ari dira Kanaldude, Berria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Euskal Irratiak, Herria eta Kazeta.info.


2014-03-25 | ARGIA
Baiona 2014 zerrenda abertzaleak eta Front de Gauchek akordioa lortu dute

Baiona 2014 zerrenda abertzaleak eta Front de Gauchek astearte goizean emango dute udal bozen bigarren itzulirako lortu duten akordioaren berri.


2014-03-24 | ARGIA
Etchetok irabazi du Baionan, Brissonek Miarritzen eta Olivek Angelun

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko etxeetako bozak egin dituzte igandean. Baionan, Angelun eta Miarritzen bigarren itzulian erabakiko da auzapeza.


2014-03-24 | Mikel Asurmendi
Abertzaleek zirt edo zart egin behar dute bigarren itzulian

Abstentzioa azpimarragarria izan da udal hauteskundeotan. Ipar Euskal Herrian eta Estatuan hamar herritarretik seik eman dute boza, zortzik ematen ohi baitute. Ipar Euskal Herriko hiri handiko auzapezak izendatu gabe anartean. Hautagaitza abertzaleen emaitza onek bigarren... [+]


2014-03-21 | Iera Aranburu
Lurralde Elkargoaren eta euskararen alde agertu dira hautagaiak

Martxoaren 23an eta 30ean izango diren udal hauteskundeei begira, Batera plataformak Lurralde Elkargoaren eta euskararen inguruan Ipar Euskal Herriko hautagaiek duten iritziak bildu ditu. Bi aldarrikapenen alde agertu da gehiengo zabala.


Eguneraketa berriak daude