Iban Barrenetxea ::Zurginaren ipuina
Itzultzailea ::Arkaitz Goikoetxea
Txalaparta, 2013
Iban Barrenetxea ilustratzaile gisa da ezaguna gure inguruan, baina sarritan gertatzen den bezala, ilustratzaileak bere testuak idazteari ekin eta Zurginaren ipuina lana eskaini zigun 2011n (eta Euskadi saria eskuratu bigarren urtez jarraian, kasu honetan gaztelaniazko arloan). Orain, Arkaitz Goikoetxearen itzulpenari esker, euskaraz goza dezakegu Firmin zurginaren istorioaz. Izan ere, bere lana bikain egiten zuen zurgin baten kontakizuna dugu liburu hau: “Hark egindako gurpilak hain ziren perfektuak, aski izaten zen begiradarekin bultzatzea jiraka has zitezen. (…) Eserlekuak probatu, eta norbaitek zin egin zuen aurrerantzean ez zela beste inon eseriko”. Zurginaren lana, baina, aldatu zen Von Bonbus baroiaren mezulari bat iritsi zitzaionean Firmini: “Presazko mezua: azaldu berehala baroiaren jauregira”.
Irakurleari Txinako tradizioko kontakizunak gogorarazten dizkio aurreko pasarteak; pintatzaile finarenak, Hang Gan-en zaldi magikoa edo Sarrionandiaren Enperadore eroa ipuin zoragarria; izan ere, iturri beretik edanda daude kontakizun hauek guztiak, baita Firminena. Langile fina, primeran aritzen dena artea sortzen, gauza ederrak egiten, zoragarri politak eta ia perfektuak… eta botere nahian, langilearen trebetasun hori erabili nahi duen jauntxoaren istorioa.
Barrenetxeak testuaren eta irudiaren erritmoa tartekatuz irakurlea erabat sartzen du istorioan. Von Bonbus baroiaren berri ematen duten bi irudi zabaletan, zurginaren bila doazenean eta baroia ohean gaixorik ikusten direnetan, barneratzen gara zurgina eta baroiaren arteko harremanen mundura; baroiak, bere gudu eta handinahiak bultzatuta, hainbat gorputz atal galduko ditu… eta guztietan zurginak zurezko ordezko bat egingo dio guztien onespena jasoz: “Lan bikaina, zurgina jauna, bikaina benetan! Zurezko esku hau, zalantzarik gabe, lehengoa baino hobea da!”, eta esku biak eta zangoak galduta ere baroiak gerra ontzi batean burua galdu arte. Eta zurezko burua egindakoan, baroiak ez baina haren ingurukoek adierazi zioten zurginari bere lan aparta: “Lan bikaina, zurgin jauna, bikaina benetan! Zurezko buru hau, zalantzarik gabe, lehengoa baino hobea da!”.
Eta hitz horiekin amaitzen da, ironia puntu hori jarrita, ipuina.
Baroiaren hari nagusi horren barnean, baina, Barrenetxeak bestelako istoriotxo batzuk ere, errotari xuhurrarena kasu, sartu dizkigu opari; zurginaren izaera hobeto ulertzen lagungarri eta irakurle guztion gozagarri.
Irudien mailagatik zen ezaguna autorea eta orain testuagatik ere; eta guk ere, hauxe esan genezake, ipuinean bezala: “Lan bikaina… lehengoa baino hobea!”.
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]