argia.eus
INPRIMATU
Bakarra
Jakoba Errekondo 2014ko martxoaren 19a
Jakoba Errekondo

Bakarra da Gurbitzondoa, Arbutus unedo. Arbutus-ek latinez zuhaixka dio eta unedo-k bakarra. Fruitua, gurbitza, bakarra jan behar dela esan nahi omen du. Udazkenaren bihotzean heltzen da, gorri. Euskaraz izen mordoa du, fruitu arbola gutxik adina. Borrachín deitzen diote Asturiesen, heldutakoan alkohola baitu. Burua pittin bat txoratzen duenez, animaliok oso gogoko dugu: hartza, basurde, azeri, garraztarro, zozo, birigarro, araba-zozo... Madrilen hartza eta gurbitza uztartzen dituzte, itxuraz alkoholagatik omen da zalea, baina kalparra osasuntsu mantentzeko ona omen da. Adi burusoilgaiak!