Martxoaren 8an Euskadiko PPk Kongresua egin zuen Donostiako Kursaalen. Lau feministak Kongresura sartu eta eskuak zein aurpegiak gorriz margotuta, Espainiako presidentearen hitzaldia etetea lortu zuten, "Aborto ilegal, violencia estatal" eta "Gure gorputza, gure erabakia" oihuekin. Irudi horiek Hego Euskal Herriko eta Espainiako komunikabide nagusietan zabaldu ziren. "Rajoy Euskal Herritik pasa da baina ez da hain garbi joan", harro kontatu digute Jone Arrazola Maiztegi, Olaia Auzmendi Sarasa eta Maria Ajuria Hernandez ekintzaileek (argazkian ezkerretik eskuinera).
Zuen ekintza positibo interpretatu da gizartean eta komunikabideetan. Zein izan dira arrakastaren gakoak?
Maria Ajuria: Mugimendu feministak lan handia egin du abortuaren aldeko argudio guztiak erakusteko, sozializatzeko. Arrazoi guztiak kalean daude eta argumentatu dira. Beraz, ekintza oso erraza izan da ulertzeko. Mezu oso argia zuen, oso ikusgarria eta baketsua. Indarkeriatzat ulertu zitekeen edozein keinu egin bagenu, gure kontra erabiliko zen.
Jone Arrazola: Hasieratik oso argi genuen inongo indarkeriarik ez erabiltzea. Ateratzera etorri zirenean ez genuen inongo erresistentziarik jarri. Gure funtzioa bakarra zen: presidentearen aurrean oihu egitea.
M. Ajuria: Hedabideetan gutaz esan da “jo, zer ausartak!”. Mutilak izan bagina ez zen halakorik esango. Askok azpimarratu dute “ziur beldurra pasa dutela”. Urduri egon ginen baina beldurrik ez genuen pasa. Emakumeak indar erakustaldi bat egiten ikusten direnean ausardia eta beldurra, horiek azpimarratzen dira.
J. Arrazola: Ausardia aitortzen zaigu baina puntuala, ez zaigulako rol hori atxikitzen.
Abortuaren inguruan antolatzeko gaitasun handia erakutsi du mugimendu feministak.
M. Ajuria: Lege horrek espero ez genuen puntura garamatza, oso atzera. Bai, abortuaren borrokak mugimendu feminista eta gizartearen zati handi bat asko batu du, baina horren atzean beste gauza askoren kontra ari den borroka feminista dago. Adibidez, Rajoyren gobernuak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere onartu dituen murrizketak, menpekotasun legea kentzea, LOMCE... lege askoren helburua da emakumea etxeko rolean, ama-emazte rolean iraunaraztea eta sistema patriarkala indartzea. Abortuarena da izebergaren punta baina azpian beste neurri eta lege asko daude.
J. Arrazola: Eta ideologia oso bat, eta estatu politika bat, zuzenki eliza katolikoaz blaitua dagoena. Herritarrek ez dute Abortuaren Legea babesten, gobernuak duen babes bakarra Elizarena da. Emakumeak bere gorputzarekiko erabakitzeko eskubiderik ez izateak esan nahi du ez gaituztela pertsona osotzat onartzen. Emakumea da pertsona bat aholkularitza profesionala behar duena. Baina nire gorputza nik ezagutzen dut ondoen. Nik dakit ondoen zer nahi dudan eta zer ez, eta zer den komenigarria nire bizi proiekturako. Nor hobe eta nor jakintsuago ni baino?
Olaia Auzmendi: Mugimendu feminista saretuta zegoen lehendik ere, baina abortuarekin bai lortu dela sare hori biltzea. Badira Abortuaren Eskubideen Aldeko Euskal Herriko plataforma, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako plataformak, eta herrietan ere plataforma desberdinak daude. Abortuaren Legearekin sarea gehiago elkartu da.
J. Arrazola: Feminista helduenengan, ibilbide bat egina dutenengan, pena sentsazioa sumatu dut. Garai bateko aldarri berarekin 2014an kalean egon beharra, ez zuen inork espero. Hein batean indartzeko balio du baina beti zulo berean sartuta, betiko eztabaidetan eta borrokan iraunarazi nahi gaituzte. Feminismoak mila gauza ditu oraindik deskubritzeko eta lantzeko.
Aldarria zaharra da, baina 2014an tresna berriak badira; sare sozialak ederki baliatzen ari da feminismoa, artikulatzeko eta ideiak zabaltzeko.
M. Ajuria: Sare sozialik gabe ekintza honen oihartzuna guztiz bestelakoa litzateke. Oso kontziente ginen horretaz, eta ekintza prestatzerakoan oinarrietako bat hori izan da, zelan kudeatu hedapena. Sare sozialez baliatu gara. Ekintza egin genuen lauok juxtu ez gara batere trebeak sare sozialetan. Nahiko bagenu ere gure mugikorrek ez dute bideorik grabatzen, Whatsapp-ik ez daukagu... Garrantzitsua da ikustea norberak zer ekarpen egin ahal dituen. Guk gurea egin dugu eta beste batzuek arduratu dira sare sozialetako lana egiteaz, gurea bezain garrantzitsua dena. Hori ere izan da ekintzaren arrakasta. Guk ipini dugu aurpegia eta gorputza baina beste jende asko aritu da atzean lanean.
Zuen ekintzarekin poztu denari zer esango zeniokete?
O. Auzmendi: Beste ekintza batzuek egiteko, mugimendua behar dela une honetan. Lege honi ezin zaio utzi aurrera joaten. Kaña eman behar zaio, eta PP egiten ari den beste lege eta erokeria hauen aurrean zerbait egin beharra dago.
J. Arrazola: Animatzeko horrelako ekintza praktikoak, bisualak eta politak egitera. Gero atzera begiratu eta gogoratzen direnak dira, “zelako ondo” sentitzen duzu. Bilerak ere garrantzitsuak dira baina horrelako ekintzak ere bai.
M. Ajuria: Ekintza zuzena ere borroka molde oso baliagarria da kasu batzuetan. Ederra da emakumeok hor protagonista bihurtzen garenean.
O. Auzmendi: Lehen planoan jartzen gara.
J. Arrazola: Alde guztietatik zoriondu dute feministon mugimendua ekintza honengatik. Eta tamalez borroka feministari gutxitan aitortzen zaio hori, gauzak ongi egiten direla.
M. Ajuria: Espero dut ez dela azkena izango. Nik jada beste ekintza bat daukat buruan!
J. Arrazola: Apirilaren 5ean manifestazio nazionala egingo da Iruñean. Beste mila deialditara joaten garen bezala, hau ere denon kontua da, gure gorputzetan eragiten du eta herri gisa erantzun behar dugu.
Olaia Auzmendi Sarasa, Maria Ajuria Hernandez, Jone Arrazola Maiztegi, eta Rebeka Maestro Watson, ekintzaren une gorenean. Ajuria: “Bagenekien pinturak indarra emango ziola irudiari, gainera lemarekin bat zetorren, emakumearen kontrako indarkeria, odola irudikatzen zuen”. Arrazola: “Sinbolo feminista garrantzitsua zen, Espainiako presidentearen aurrean horrelako ekintzarik egitea ez zen posible izango oinarri feministarik eta mugimenduaren babesik gabe”. Ekintzaren pauso guztien xehetasunak bideoz eta testuan jaso ditugu Gaitzerdi blogean.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]