argia.eus
INPRIMATU
Okzitaniako Calandretak manifestaldia deitu du murgiltze ereduaren alde

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko martxoaren 12a
Artixeko ikastetxeko haurrak herriko etxe aurrean eskolak ematen protesta gisa.
Artixeko ikastetxeko haurrak herriko etxe aurrean eskolak ematen protesta gisa.

Lege babesik gabe, denak dabiltza berdin, esan nahi baita Seaska, Calandreta, Diwan eta Bresola. Bertako hizkuntzan irakasteagatik oztopoak baino ez dizkiete jartzen. Okzitaniako Artixeko Calandreta ixteko mehatxupean dago, adibidez. Protesta bide anitz erabili dute orain arte eta martxoaren 15ean manifestaldia egingo dute Paueko kaleetan, Artixeko eskola ez dezaten itxi eskatzeko eta murgiltze ereduko ikastetxeentzako legea eskatzeko. Seaskak autobusak antolatuko ditu Pauera joateko.