argia.eus
INPRIMATU
Marije Manterola, EMUN-eko kidea
"Estekikoki erakargarria da eta euskara gozagarri, bete-betean asmatu dute"
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko martxoaren 12a

Zer da azpimarragarri saioan?

Munduko esperientzia oso desberdinen berri emateak, beste tribuez aritzeak, alegia, guretik mundura eta mundutik gurera zabaltzeko ikuspegia lantzeko balio du, asmatu du ikuspegi globala ematearekin. Bestalde, ukitu europarra du saioak; ohiko kamera eta irudi estatikoetatik mugimendura salto egin dute. Estekikoki erakargarri izatea, eta euskara gozagarri egitea, hainbeste aipatzen diren garaiotan, bete-betean asmatu du.

Soziolinguistikaren dibulgazioaren ikuspegitik zer deritzozu?

Oso erakargarria da: adin-tarteak bereizi ditu, herri-hirien errealitateak landu dira, azken mendeko bilakaera kontatu du, eragileak elkarrizketatu ditu, euskararen biziberritzeak dituen zailtasunak, euskaraz bizitzeko gaur egun dauden aukerak...

Zer hobetuko zenuke?

Oso berandu programatu dute, 22:30ean. Ikusle mota baldintzatzen du, hartzaile potentzialak izan daitezkeen gazte-haurrentzat ere gomendagarria bada eta saioa.

Programa bizia izateak alde on eta txarrak izan ditzake. Inork ez dezala zapping egin motelegia delako, arren! Baina bestalde, ez ote da azkarregia? Soziolinguistika eta euskararen normalizazioa bizibide edo kezka-iturri ez dutenentzat, datu askotxo ez ote dira bata bestearen atzetik entzuteko?