Makarrak

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txilen bizi nintzenean eta lagunartean makarra hitza erabiltzen nuenean sarri galdetzen zidaten esanahiaz. Egiaren alde esan dezadan aldiro definizio ezberdin eta totel bat ematen nuela, eta honetaz jabeturik, ezin adieraziaren arantzatxoa haziz joan zitzaidala. Badira hitz batzuk definitzen zail zaizkidanak. Makarra da horietako bat. Traste da beste bat. Asunto litzateke hirugarren bat. Aspalditik errotuak ditudan hitzak dira, umetan grabatuak, uko egin nahi ez diedanak. Sentipen hau aldean hartuta, behingoan, hitzaren etimologiara jo dut. RAEren arabera macarra: (Del cat. macarró, y este del fr. maquereau). Elhuyarreko frantses-euskara itzultzaileak maquereau-ri erantzuten dio: berdela. Frantzian, Parisen bederen, ez omen diote hemen ezagutzen diogun esanahirik (!) ematen maquereau-ri. Bestalde, gaztelania-euskara hiztegian macarra bilatuta makarroi aurkitzeak bihotza ukitu didan arren (euskaraz macarra-ri makarroi dei diezaiokegula, alegia!), natorren RAEk ematen dituen hiru sarreratara: 1. adj. Dicho de una persona: Agresiva, achulada. 2. adj. Vulgar, de mal gusto. 3. m. rufián (hombre que trafica con mujeres públicas).

Nire unibertsoko makarrek ez dute horien antzik. Urrun geratzen dira niretik proxenetak, txuloputak eta bestelako jendilaje adoregabea. Gure etxean makarra beti izan da aitaren ahotan ibili den hitza kaleari eta gauari lotutako norbait definitzeko. “Kaleko makarrekin” ez elkartzea izan zitekeen aitaren gomendioa. Nolanahi dela, ez zen mehatxu seinale. Makarra hitzak berandu baino lehen esanahi sinpatikoa hartu zuen etxe barruan, eta aitaren ahotan edozer zenez makarra (seme-alaben zaintzarako gaindosi erdi-umorezkoak jota), hala, txisterako arrazoi bihurtu zen, neurri batean. Edozelan ere, ezkutuan makarratzat nituenenganako mirespena lantzen nuen ordurako. Nire nerabezarotik begiratuta makarra bat legea hausteko gai zen, autoritate ilunik ez zuen onartzen eta jendartetik aparteko izaki ilun brillantea iruditzen zitzaidan. Makarraren estetika ez zen orduan eta ez da gaur erraz adostekoa. Badira heavy makarrak, punki makarrak, poligonoetako makarrak, makarra feministak. 90eko. hamarkadan, punk estetikara lotutako makarra genuen kale bazterrotako iruditegi, baina egun, itxurak ez dit hainbeste inporta. Norbait makarra dela diot ausardia eta obarioak dituelako hiribide nagusitik joan beharrean bere bide propioa urratzeko. Gutxien espero den unean bere jokabide eta estilo inkonformistaz ahoa bete hortz uzten nauelako. Eta barne zolan ideia libertarioak itsatsi dituelako eta haiengatik borrokatzen duelako, esanak esan. Ohartzen naiz definizioaren zabalegiaz, baina aldi berean, ohartzen naiz hainbat hitz esanahiez zehazten ez jakin arren, eder direla beren zehaztu ezinean, guretzat esanahi gordea baldin badute. Eta niretzat makarrak badu zerbait gordetik. Gogorapen bat da, umetan handitan izan nahi nuen hari traizio ez egitera bultzatu nahi nauena. Ume hari zituen ametsak ez lapurtzeko oroigarri bat. Laguntzen dit, gainera, miresten ditudanak lokalizatzen, identifikatzen eta iruditegi propio baten bidean ernai mantentzen. Hortik zehar zabiltzaten makarrak! Nire hiztegian, nire begi zein barrenetan itsasargi zaituztet eta miresgarri. Barkatuko didazue zuen esentzia erabat ezin harrapatua.

Nork jakin, harrapatu ezin horretan bertan datza, agian, zuen askatasunaren lehen hazia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude