Bilbon izan berri den goi-bileraren goiburuaren bigarren zatiak erakusten du zein izan den ekitaldiaren asmoa eta oinarri ideologikoa: Espainia Global Foruma: Egonkortasunetik Hazkundera. Troikak eta erakunde multilateral doilorrenek ondoko mezua helarazi nahi izan digute, gaurko ezinbesteko estutasunak biharko onura ekarriko duela, alegia. Espainiako Estatuan krisiak zazpi urte eta doikuntza politikak lau urte beteko dituen honetan Bilbo aukeratu dute troikak eta hurbileko instituzioek (Europako Batzordea, NDF, EBZ, OECD...) egonkortasun ekonomikoaren apologia egin eta murrizketa politikak legitimatzeko. Lau urteotako estatu mailako doikuntzen porrota estali eta horien aldeko marketin instituzional lotsagarria egitera etorri dira Bilbora.
Nolanahi ere, hitzordu horren karira bestelako ekonomia eta gizartearen aldarria egin da, oso modu zabalean egin ere. Kaleko agerpen jendetsuez harago, ekimen esanguratsu eta berria ere egon da, pertsonen zerbitzurako ekonomia baten aldeko agiria, alegia. Berria, arlo akademikotik horrelako goi-bileraren aurrean erantzun ozena ematea ez baita ohikoa, are gutxiago ekonomia eta enpresaren arloan. Esanguratsua izan da sinaduren kopuruaz harago –500 inguru, erdiak EHkoak– unibertsitateko irakasle horien aniztasun politikoa eta ideologikoa ere aipagarria delako.
Agirian austeritate politiken porrotaren ebidentzia ugari ematen da, hala nola, estatu mailako langabezia-tasaren igoera, enpleguaren kalitatearen narriadura, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren hedapen indartsua, desberdintasunen inoizko igoerarik larriena eta, baita murrizketa neurrien aitzakia diren hainbat indizeren porrota, hala nola zor publikoa BPGaren %100era igo izana. Honekin guztiarekin demokraziaren gainbehera eta estatu sozialaren aztarna oro galtzeko arriskua azpimarratzen da.
Salaketaz harago esku-hartze publikorako gaur egungo irizpideen aldaketa ere eskatzen dute sinatzaileek. Errentagarritasun ekonomikoa eta lehiakortasunaren kontzeptuak ezin dira izan ekonomi oinarriaren berezko azken helburu gisa hartuak. Horien ustez, ekitateak izan behar du ekonomiaren funtzionamendurako ezinbesteko lehen erreferentzia. Austeritate politikek sorrarazten dituzten muturreko desberdintasunak sozialki bidegabeak izateaz gain ekonomikoki efizientziaren galera ere eragiten baitute. Gainera, lehia ekonomikoa ezin zaiola ekonomi iraunkortasunaren printzipioari gailendu diote, efizientzia ekologikorik ezean ekonomiaren etorkizuna ustela delako. Horren guztiaren kudeaketa publikoak demokratikoa eta gardena izan behar du herritarren parte hartzearen mekanismoa lehenetsita. Europako Batasunaren (EB) eta euroguneko arauen berrikusketaren alde egiten da agirian eta merkatuaren logikaren ondorioz gizatalde eta irabazle zein galtzaileen arteko lubakia gutxitzeko elkartasun eta kohesioaren irizpideak lehenestea eskatzen da.
Agiriak haize freskoa dakar eta krisiaren inguruan dauden bi mito suntsitu egiten ditu. Lehena, krisiari aurre egitea arazo tekniko-ekonomikoa delako ustea. Merkatuen exijentziei erantzuteko neurri teknikoak dira balekoak troikaren esanetan. Baina arrazoi teknokratikoaren aurretik lehentasun politikoak daudela nabarmentzen du agiriak eta krisiaren irteerak diseinatzerakoan politikaren beharra azpimarratzen du. Agiriarekin bigarren mito bat ere suntsitzen da, austeritatearen aurrean alternatibarik ez dagoela baieztatzen duena, alegia.
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]