Carmen, edo emakume euskalduna

  • Bakarlariak: Giuseppina Piunti (mezzoa), Aquiles Machado (tenorea), Carlos Álvarez (baritonoa), Maite Alberola (sopranoa).
    Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jean Yves Ossonce.
    Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
    Bilboko Operaren Abesbatza. Eszena zuzendaria: Calixto Bieito.
    Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Otsailaren 15a.
     

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aldi honetan, OLBEk titulu ezagunenetako bat ekarri digu, ezin erakargarriagoa, ezin dramatiko eta pasionalagoa: Carmen. Izenburua entzun eta segituan agertzen dira gure imajinazioan emakume ijito andaluziarra, “toreadore”-a eta abar, baina, nahiz eta Bizet-en lana Sevillan kokatzen den, konpositoreak oinarri bezala hartu zuen nobela, Prosper Merimée-ren Carmen-en akzioa Nafarroan gertatzen da. Carmen Etxalarkoa zen eta Don José Lizarrabengoa, Elizondokoa. Beraz, Carmen-en arketipoa –emakume askea, gogorra, nahi duena momentu bakotzean egiten duena, kontsekuentea, heriotza duintasunez onartzen duena– ez al da emakume euskaldunarena izango? Beharbada, bai. Edo, gutxienez, gustatuko litzaiguke, ezta?

   Baina, goazen harira. OLBEk ekarritako produkzioa, Calixto Bieito famatuarena, gustatu zitzaigun. Bertsio hau, 1999an estreinatua, sona handikoa izan zen momentu hartan, oso apurtzailea kontsideratu zelako. Alde batetik, XIX. mendean kokatu ordez, XX. mendeko 60ko hamarkadan kokatzen da, legionarioen kuartel baten inguruan. Bestetik, aktuazioetan alde sentsuala edo ia sexuala azpimarratzen da; hori bai, muga gainditu gabe. Agian orain dela hamabost urte bai, ausarta izan zitekeen. Gaurko ikuspuntutik, batere ez. Ez da ohiko bertsioa, baina berrikuntza neurtuak ditu, mantentzen du istorioaren esentzia eta estetikoki ederra da, dudarik gabe.

    Musikalki, azpimarratu egin behar dugu Aquiles Machado-ren interpretazioa. Ahots argitsua du Machadok, boteretsua baina gozoa, ñabarduraz betea. Benetako gozamena izan zen bera entzutea. Horrez gain, ondo sartu zen bere paperean, sinesgarritasunez. Oso ondo Maite Alberola soprano valentziarra ere. Mikaela taxuduna egin zuen. Agudo zoragarriak ditu eta oso ondo menderatzen ditu bere baliabide bokalak. Carlos Álvarez baritono malagarra, beti bezala, oso eraginkorra suertatu zen, eta, hasiera batean oso eroso sentitu ez bagenuen ere, obra aurrera joan ahala demostratu zuen bere gaitasun bokal eta interpretatiboa. Eta Carmen? Giuseppina Piunti mezzo italiarra oso-oso ondo mugitu zen taula gainean, fisikoki ematen du denok buruan dugun Carmen baten irudia, beltzarana, ederra… Eta bokalki ondo aritu zen, besterik gabe. Ñabardurak falta ziren bere ahotsean, nahiko planoa izan baitzen bere interpretazioa, ikuspuntu musikaletik. Halere, orokorrean, figura ona egin zuen. Azkenik, gure izarrek, Itxaro Mentxaka mezzoak eta Elena Sancho sopranoak, interpretazio azpimarragarriak egin zituzten, oso landuak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Jean Yves Ossonce maisuaren batutapean, akatsik gabe. Eta bai Bilboko Operaren Abesbatza, bai Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioko Abesbatza, txalogarriak, abesteaz gain dantzatu eta mugitu egin behar izan zutelako, eta dena ongi. Benetan ondo pasa genuen.


ASTEKARIA
2014ko martxoaren 09a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude