argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Musuen kontrako kanpaina

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko martxoaren 06a
Anna Hatfieldek musuen kontrako kanpaina abiatu zuen urte berean, 1901ean, Gustav Klimtek Musua lan ezaguna margotu zuen.
Anna Hatfieldek musuen kontrako kanpaina abiatu zuen urte berean, 1901ean, Gustav Klimtek Musua lan ezaguna margotu zuen.

Musu Ematea “jardute basati eta kaltegarria da, eta abolitu egin behar da”, bota zuen Women’s Christian Temperante Union mugimenduko presidente Anna Hatfieldek 1901ean, New Yorken hitzaldi bat ematen ari zela.

Doktoreak –Hatfield medikua baitzen– bazekien zenbait musu emateko ohitura erabat ezabatzea ia ezinezkoa izango zela; gurasoen eta seme-alaben artekoak, esaterako. Nahiz eta musu garbi horietan listu trukerik ez zegoen, Hatfieldek profilaxia gomendatzen zuen: “Aurrez ahoa arreta handiz garbitu behar da antiseptiko indartsuren bat erabiliz”.

Gainera, elkarte kristauko kideak musuka aritzen ziren bikote gazteen ehizan ibiltzeko bildu ohi ziren. Baina bistakoa da Hatfielden kanpainak ez zuela arrakastarik izan.