argia.eus
INPRIMATU
Eguzki zentralik handiena

2014ko otsailaren 27a

Orain arte munduko eguzki zentral handiena Abu Dhabin zegoen, baina hemendik aurrera AEBn aurkituko dugu.

Ivanpah deitu zentralak 5 kilometro koadro ditu eta bertan biltzen diren 173.500 panelek 377MW-eko potentzia eskaintzen dute; hau da, 150.000 etxek urtebetean behar duten elektrizitate beharrak asetzeko adina.

Panelek andela batean dagoen ura 500ºCra berotzen dute eta prozesuan sortutako lurrinak turbina batzuk higitzen ditu elektrizitatea sortzeko.

Dena esan behar bada, ezin aipatu gabe utzi kostua, 2.000 milioi dolarretik gorakoa izan baita, hau da, potentzia bera eskainiko lukeen gas zentral baten halako lau.