Arkeologia eskatologikoa Lewis eta Clarken bidean

  • St. Louis (Aeb), 1804ko maiatza. Meriwether Lewis kapitainak eta William Clark tenienteak zuzendutako espedizioa abiatu zen, AEBetako mendebaldea zeharkatu eta Ozeano Bareko kostaldera iristeko.

Lewis eta Clarken espedizioaren mapa, 1814an argitaratua. Espedizioari esker, AEBetako ipar-mendebaldea mapetan zehaztasunez jasotzen hasi ziren, eta Columbia eta Missouri ibaien iturburuak topatu zituzten. Berriki espedizioaren mapa askoz zehatzagoa egit
Lewis eta Clarken espedizioaren mapa, 1814an argitaratua. Espedizioari esker, AEBetako ipar-mendebaldea mapetan zehaztasunez jasotzen hasi ziren, eta Columbia eta Missouri ibaien iturburuak topatu zituzten. Berriki espedizioaren mapa askoz zehatzagoa egitea lortu dute partaideen sabel-husteei esker. Bradford & Inskeep

Thomas Jefferson presidenteak enkargatu zuen espedizioa, 1803an Louisiana erosi eta berehala. Helburu nagusia eskuratu berri zuten lurraldea esploratzea, kartografiatzea eta kolonizatzen hastea zen. Bigarren mailako hainbat xede ere bazituzten: flora eta fauna aztertzea, mineral hobiak aurkitzea eta tokiko tribuekin merkataritza harremanak ezartzea.

Abentura hark zenbat iraungo zuen eta bidean zerekin topo egingo zuten ez zekitenez, espedizioko kideek entrenamendu gogorra jaso zuten. Espedizio buruei, Lewisi eta Clarki, Andrew Ellicottek sextantea erabiltzen erakutsi zien, eta Benjamin Rushek oinarrizko sendabideen ikastaro azkarra eman zien. Rush Jeffersonen lagun mina zen, eta 1776ko Independentzia Deklarazioaren sinatzaileetako bat. Garaiko mediku ezaguna zen, lau humore edo likidoen teoriaren defendatzaile sutsua izan arren (behazun beltza, behazuna, mukia eta odola). Rushen ustez, lau likido horien orekak baldintzatzen du osasun egoera, eta baten urritasuna edo soberakina dago gaixotasun guztien jatorrian. Hala, haren erremedio ezagunenen artean ohikoak ziren odolusteak eta heste-aringarrien bidezko purgatzeak. Rushen arabera, behazun soberakinak idorreria, buruko mina eta nekea eragiten zituen, eta hori guztia sendatzeko pilula asmatu zuen. Pilulen %50 merkurio kloruroz osatuta zegoen, eta purgatzaile indartsuari esker, gehiegizko behazuna botatzea eta oreka berreskuratzea lortzen omen zen. Lewisi pilula kargamentu oparoa eman zion bidaia abiatu aurretik.

Espedizioan ehiza zuten elikagai nagusi eta ia bakarra. Horregatik nekearen eta idorreriaren lehen sintomak berehala agertu ziren, eta Lewis pilulak banatzen hasi zen ezker-eskuin. Gainera, indigenekin harreman sexualak ohikoak zirenez eta merkurioa sifiliaren aurkako erremedio ezagun bakarra zenez, espedizioko partaideek ez zuten inolako erreparorik pilulak hartzeko. Organismoak ez du merkurio kloruroa batere ondo asimilatzen eta gorozkiekin batera egozten da. Horregatik espedizioak luzaroan desagertuko ez den arrastoa utzi zuen: merkurioarena. Eta arkeologoak espedizioaren bidea zehaztasun osoz identifikatzeko gai izan dira horri esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude