argia.eus
INPRIMATU
Beste piramide bat aurkitu dute Egipton

2014ko otsailaren 13a
Chicagoko Unibertsitatea

4.600 urteko piramide mailaduna aurkitu eta induskatu dute Edfu inguruan. Keopsena baino hamarkada batzuk zaharragoa da, eta hura baino askoz txikiagoa. Oinarrian 20x20 metroko neurria du, eta hamahiru metro inguruko altuera zuen, orain bost metrora besterik iristen ez den arren. Piramide “probintzialen” multzoan sartu dute arkeologoek, neurri eta ezaugarri bereko beste sei piramiderekin batera. Garbi dute ez zirela hilobiak, barruan gelarik ez baitute. Funtzioa oraindik argitzeke, faraoiaren boterea goresteko monumentutzat jo dituzte oraingoz.