XX. mende hasieran burutu zen emakumeak euskal dantza tradizionaletik baztertzeko prozesu luzea. Galdutako espazioaren birkonkista hasita dago, baina asko dago egiteke. Gehiena. Nolanahi, genero-normalizazioranzko bidean urrats txiki baina esanguratsuak izan ditugu 2013an. Atzeranzkoren bat ere bai.
2005ean, Eibarko Kezka taldeak Arrateko ezpata-dantza sortu zuen, herriko jaietan dantzatzeko ez ezik kanpora zihoazenean “eurena” zen zerbait erakutsi ahal izateko. “Bistan da euskal dantza dela”, zioskun 2010ean Oier Araolaza Kezkako kide eta dantzaren sortzaileetakoak, “baina tradizioa da? Bai noski, garbi daukagu gurea tradizionala dela, berria izan arren”.
Sorkuntzak ez du erabateko asmakuntza esan nahi, ordea. Kezka aurrez existitzen ziren elementuez baliatu zen Arrateko ezpata-dantza sortzeko. Hori bai, taldeari askatasuna eman zion tradizioaren ikuspegi jakin baten zamarik gabe abiatzeak. Hala, XXI. mendeko Euskal Herrirako dantza sortu zuten; genero rolen araberako bereizketarik gabekoa, esan nahi baita.
Geroztik, Eibarko eredua zabaldu egin da, apal bada ere. Azken hamarkadan genero bereizketarik gabeko ezpata-dantzak sortu dira han-hemenka. Zailagoa zirudien zerbait ere gertatu da: “betidaniko” dantza batzuetan, ibilbide luzeagoaren “bermea” dutenetan, andrazkoak berdintasunean parte hartzen hasi dira. Nabarmentzeko moduko adibide bi izan ziren iaz: Debako San Roke ezpata-dantzarena –emakumeek lehenengoz hartu zuten parte 1967tik–, eta Tolosako bordon-dantzarena. Bigarren horretan gizon eta emakumeak elkarrekin plazaratutako lehen aldia izan zen, eskura daukagun dokumentazioaren arabera behinik behin.
Horrelako adibide positiboak “ez dira asko, izan gaitezen zintzoak”, dio Oier Araolazak. Alta, horietako bakoitzak balio kualitatibo handia dauka eibartarraren ustez: “Nahikoa da bakarra egotea, frogatzeko emakumeen parte hartze normalduak ez dakarrela inolako kalterik, ez tradizioaren hausturarik, ez kalitate galerarik”. Pernandoren egia hori gogorarazi beharrak demostratzen du, bestalde, oraindik aurrerapauso asko gehitu beharko zaizkiela dagoeneko egindakoei.
Aipatutako adibideek eta antzeko beste batzuek –“arakatzen hasita, uste baino gehiago azaleratzen dira”– ez dute eragin handirik dantza taldeen errepertorioan. Debako San Roke dantza, konparazio baterako, nekez antzeztuko du Debakoa ez den talde batek. Nolanahi ere, Araolazak ez du zalantzarik etorkizuneko joerak tokian tokiko taldeek egiten dutenaren araberakoak izango direla, “zilegitasun bideak irekitzen baitituzte”. Debako edo Tolosako dantzek, akaso, pisu txikia izango dute gainerako taldeen erabakietan, baina beste batzuen eragina oso agerikoa da: “Zuberoan neskek eta mutilek pertsonaiak elkarrekin trukatzen badituzte, beste taldeek bide horri helduko diote poliki, batzuk zurrunagoak izan arren”.
Zuberoako maskaradetan emakumezkoek duten parte hartze normaldua –oraindik erabat burutu gabea, bestalde– premia baten asetzeari egozten zaio orobat: dantza ez desagertzekoa. Mutilik ezak zabaldu zuen berdintasunerako bidea, ez diskriminazioari oldartzeko grinak. Haatik, Oier Araolazak uste du interpretazio horrek ñabardura eskatzen duela: “Emakume talde baten jarrera aldarrikatzaile aktiboa izan zen Eskiulan, 1992an. Parte hartzaile guztiak emakumeak ziren maskarada egin zuten. Ez zegoen beharrik denak emakumeak izateko, aldarrikapen bat mahai gainean jartzeko egin zuten, baita izugarrizko eztabaida eragin ere. Horrek bide bat ireki zuen, agian behar soilak irekiko ez zukeena: maskaradetan edonork edozer egin dezakeela frogatzea. Behin hori lortuta, errazago sartzen dira aldaketak beharra egonez gero”.
Tradizioa ez galtzeak du lehentasuna, eta galtzeko arriskuak erraztu dezake andrazkoak aritzea “gizonen gauzetan”. Beste batzuetan, berriz, tradizioaren katea eteteko arriskurik ez dago, baina bai berdintasuna lortzeko apustu kontzienteak, eta horien ondorioz emakumeek zenbait espazio konkistatu –edo birkonkistatu– dituzte.
Kasu gehienetan, ordea, ez da halakorik gertatzen: luzaroan emakumeentzat itxita egon diren esparruak itxita daude oraindik, eta ez da ezbaian jartzen hala behar duenik. “Sinetsi nahi dut [normaltasuneranzko] joera egon badagoela –dio Araolazak–, baina oraingoz protagonismo nagusiko eremuetan gizonek segitzen dute nagusi, eta emakumeek, gehiago izan arren, jarraitzen dute hein handi batean apaingarriak izaten”. Araolazaren iritziz, gainera, tradizioaren zenbait molde hausteko ausardia duten proposamen ugarik genero-estereotipo zurrunak errepikatzen dituzte.
Itzul gaitezen Debara. Han dantza taldeak gidatu du aldaketa, eta apenas sortu den aurkakotasunik herrian. “Komunikabideetan ez du oihartzun handirik izan, baina urrats txiki bezain garrantzitsua da Debakoa”, idatzi berri du dantzari eibartarrak Argiaren Euskal Kulturaren Urtekarian, dantzari buruzko atalaren aitzin-solasean. Kexu da Araolaza, Debakoa bezalakoak ia aipatu ez eta batik bat genero gatazka gordina azaltzen den lekuetara zuzentzen dugulako fokua hedabideok. Haren ustetan, “horrek eragin dezake gatazka horiek enkistatu eta urte gutxian bideratu litekeena gaiztotzea eta luze irautea”.
Araolazak leporatutako bizioa ezin utzirik, aipa dezagun 2013an, zalantza gabe, Baztan izan dela “gune beroa”. Bereziki sona handikoa izan zen irailean Elbeteko jaietan jazotakoa: Baztango alkate Garbiñe Elizegi plazara irten zenean mutil-dantzetan parte hartzera, txistuz eta irainez hartua izan zen. Elizegik berak esan zuen, handik egun gutxira Berria-ri emandako elkarrizketan, gertatutakoak ez zuela Baztan osoaren neurria ematen baina atzerapausoa zela, haraneko herri gehienetan “normalizaziorantz gindoazen honetan”.
Ekainean, Plazara Dantzara ekimena aurkeztu zuen baztandar talde batek, parte hartze parekidearen alde. Hein handi batean, beste talde baten sorrerari erantzun nahiak azkartu zuen lehendik zenbaitzuen gogoan zegoen ideia gauzatzea, ekimeneko kide Nora Salbotxek aitortu digunez: “Martxoan Baztango Mutildantzari Taldea sortu zen. Agiri batean esan zuten mutil-dantzak beti dantzatu diren eran dantzatzeko asmoz jaio zela taldea, hau da, emakumeen parte hartzerik gabe”.
Mendebaldeko Pirinioetan zabalduta dauden dantza jauzien Baztango aldaera dira mutil-dantzak. Herriko festetan dantzatu ohi dira, eta parte hartzea irekia da, hau da, ez dago dantza talde baten esku. “Baztandar ugarik uste du horiek jotzean emakumeek plazatik erretiratu beharko luketela, eta beren parte hartzea ikustera mugatu; beste asko, gero eta gehiago, ez gatoz horrekin bat”.
Salbotxek azpimarratu du Baztango herri gehienetan inolako arazorik gabe dantzatzen dutela denek elkarrekin, baina normaltasuna erabatekoa izan arte Plazara Dantzara bezalako ekimen batek existitu beharko duela. Iaz Elbeten baizik ez ziren izan istiluak, baina Iruritan, liskarrak saihestearren, jai egitarautik kendu zituzten mutil-dantzak. “Ohitura mantentzen den gainerako plazetan mutil-dantza parekidea izan da”.
Izen horiek erabiltzen dituzte Aiko taldekoek, herriko jaietan egiten dituzten ikastaro-emanaldietan. Esan gabe doa dantza mistoetako rolez ari direla, esan gabe doanez normalean arrek Bartolorena egiten dutela eta emeek Maritxurena. Borondatezko rol aldaketak nekez ikusten dira, eta bikote-osatzearen aritmetikak arautik aldentzea eskatzen duenean, usuago da emakumeak ikustea “gizonarena” egiten alderantzizkoa baino.
Hala ere, plaza mailan gauzak normalduz doazela iritzi dio Oier Araolazak. “Sanferminetako larrain-dantzan, esaterako, desagertu egin da genero marka zurruna, eta oso arrunta da bi neska elkarrekin dantzan ikustea; ez da hain arrunta bi mutil ikustea, baina gertatzen denean inor ez da asaldatzen”. Beste errota bateko ura da dantza taldeek hautatu ohi duten eredua, alegia, genero estereotipoak oso agerikoak dituen eszena “ideala”. Eta heteroa, jakina.
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.