Doinua: Juana Bixenta Olabe
Utzi ditzagun tristurak urrun
zenbat jende zegon ikusi al dun?
Bertsoz, feminismoz hitz egiten
gaixoek direla uste diten
nobedadiak!
Betitik egon gaitun argiak
emakume ta bertsolariak.
Eta ikusi al den Kursaala
uste ninan dotoregoa zala.
Eta saioa ere nahiko larri
non zeren Txirrita ta Basarri?
Esaten ninan!
hobe genin prezio berdinan.
Kontxan paseoa ein bageninan.
Afari buelta patxadan lasai
baina modernoek hori ez diten nahi.
Altxatzeko a ze biziyua
hok non diten edukaziyua!
Alkohol usaian!
platera hozten utzirik mahian
Ez zitun bizi gerra garaian.