Davosen, Suitzako luxuzko eski estazioan, 2.500 lagun bildu dira munduko elite politiko, sozial eta ekonomikoak ordezkatuz. Hortik atera den argazkian ikus daiteke egiaz munduan zeinek agintzen duten. Agintzen dutenak ez dira politikariak eta euren gobernuak. Merkatariek, multinazionalek, bankuek, pentsio funtsek eta komunikabide handiek politika zehaztu eta bahitu dute euren intereserako. Politikariak kudeatzaileak baino ez dira. Politikariak, bankariak, finantzariak, enpresariak… denak batera egon dira Davosen, sistema kapitalistak ematen dizkien etekinak mantentzeko, ahalik eta kostu gutxienarekin gainera.
Kezkatu itxurak egin dituzte desberdintasunen eta gazteen langabeziaren aurrean, baina beraiek dira horien arduradun. Azkarrak dira oso, badakitelako desberdintasun eta langabezia hori jasaten dutenek leherketa soziala eragin dezaketela. Horregatik diote neurriak hartu behar direla egoera horiek arintzeko. Eta hain azkarrak direnez, enplegua kaskartzeaz arduratu dira, lan harremanak desarautu dituzte eta lan kostuak murriztu (soldatak, kalte-ordainak, kaleratzeak…). Ustez langabezia arintzeko hartu dituzte neurriok, baina esklaboak eta gizaki otzanak sortu dituzte, XXI. mendeko pertsonak izan beharrean. Euren interesa eta ardura ez da pertsonen duintasuna, interesatzen zaiena da formulak bilatzea, itxuraz humanoagoak, kapitala pilatzen segitzeko inolako erantzun sozialik gabe. Eta politikariak ondoan dituzte, paradisu fiskaletan eskurik sartu ez dadin, zerga handiegirik jar ez diezaieten, eta krisi egoeran, bankuak erreskatatu daitezen diru publikoz. Hori justifikatzeko prentsa erabiltzen dute gainera! Davosek kapitalismoaren argazki garden hori eskaini digu.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.