Adegi herren dator

BEHIN azaltzen ari nintzaion kazetari bati Argian 2012an soldaten %14 murriztu genuela. Edo galera banatu edo langile gutxiago, ez zegoela besterik. “Autoesplotazioa”, luzatu zidan. “Biziraupena”, ihardetsi nik. Adegiren proposamena entzutean, berriketaldi hura oroitu nuen.

Guk oso kontuan hartzen ditugu Adegik azaldutako balore horiek: langilearen parte-hartzea, konfiantza, komunikazioa, gardentasuna, akordioa... Giltzarri dira arrakastatsua edo lehiakorra izan nahi duen edozelako enpresarentzat, helburuak lortzeko ezinbesteko, pertsonaren asebetetzerako... Eta indarrean dira enpresa askotan, kapitala nagusi den horretan edo kooperatiboan. Batzuetan ondo, besteetan erdipurdi eta askoz gehiagotan gaizki. Azken hamabost urteetan enpresa eta kudeaketaren esparruan mila eta bat ikastaro eta jardunalditan errepikatutakoak dira.

Horregatik harrigarri samarra da Adegik orain kontu hau berri gisa plazaratzea; eta akaso izango da berrikuntzarik, baina ez behintzat haien webgunean jarritako bideotan ematen dituzten azalpenetan. Pello Guibelalde Adegiko lehendakariak, bere aurkezpen hitzaldian bota zuen honetan guztian giltzarri den kontzeptu bat: “Emaitzei buruz ere hitz egiteko prest gaude”. Hain hedatua dagoen management kultura horretan sarri gertatzen da, aipatutako balore guztiez hitz egiten da, salbo eta irabazien banaketaz, banaketa hori soldatan doala pentsatu ohi baitu nagusiak, izan haren irabaziak dena delakoak. Askok pentsatuko du zergatik Adegik ez ote zuen halako proposamenik egin adibidez 2003an, aipatzen dituen baloreak orduan ere bolo-bolo ari zirenean kudeaketa munduan.

Bere hitzaldiaren amaieran bota zuen beste klabe nagusietako bat Guibelaldek: “Azken helburua zera baita, enplegua, ongizatea eta aberastasun soziala sortzeko edozelako jardueraren oinarri eta motore izaten jarraitu behar dutela gure enpresa eta enpresariak”. Enpresariak garbi aipatzen ditu, langileak, izatekotan, enpresa hitzaren baitan. Eta hor dago azken lan erreforma eta langileen eskubide murrizketen giltzarrietakoa, akordio ezaren aurrean enpresariari ematen diola erabakitzeko ahalmena.

Horregatik Adegiren diskurtso hau herren dator orain, lan erreformek boterea bere aldera eraman dutelako eta, funtsean, azken erabakia enpresariaren esku uzten duelako. Ez da atzo goizekoa lan harremanen gatazka, historian zehar boterekeriaz eta indarrez bideratu ohi izan da, eta hala da gaur egun ere munduko pertsona gehienentzat. Lan harremanen demokratizatze maila bat irabazi bazen, sindikatuetan antolatutako langileen presioagatik izan zen nagusiki. Ondoren –komunismoaren mamua akuilu–, langile, enpresari eta estatuak ulertu zuten akordioa inposaketa baino emankorragoa zela denentzat. Hori da Europako lan harremanen azken 60 urteetako historia. Urtetik urtera desegiten ari den ongizate estatuaren muina. Eta desegiten ari da, funtsean, kapitalismoaren indar nagusiek uste dutelako aberastasunaren klabea enpresariarengan dagoela; langileen aldarrikapenak lehiakortasunaren aurkakoak direla eta, beraz, hauen eskubideak murriztuz –malgusegurtasuna deitzen diote haiek– lehiakortasuna hobetu eta hazkunde ekonomikoa eta aberastasuna handituko direla.

Historia ez da errepikatzen, baina haren irakaspenak klabeak dira, atzera baino aurrera egiteko. Eta Espainian garatu den lan harremanen ereduarekin atzera egin da. Denetatik beharko da krisitik ateratzeko, horietako lehenetarikoa urtero “datorren urtean” krisitik ateratzen hasiko garela diotenak isilaraztea, bereziki agintariak. Baita Adegik aipatzen dituen balore horiek indarrean jartzea, serio eginez gero egoera asko hobetuko dituelako. Koldo Saratxaga eta bere NER (Harreman Estilo Berria) ereduak argi erakusten dute horiek eraginkorrak direla, batez ere boterea, kudeaketa eta irabaziak partekatzen direnean, eta –beste pista bat– hori ekonomia sozialean gertatzen da gehien. Beharko da hitzarmen sozial berria langile, enpresari eta gobernuen artean. Sindikatuek ere egokitu beharko dute hainbatetan, lehiakorra izatea bizirauteko ezinbestekoa baita. Horretan guztian eta gehiagotan asmatu beharko da. Baina hori gertatzen den bitartean, langileei haiek egoki ikusten duten gisan antolatu eta borrokatzeko eskubidea ukatzea ez da ez zilegi, ez erreala.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude