Eusebio Osa. Belaunaldi baten lekuko liburua (EHUren argitalpena) kaleratu du Pako Sudupe idazleak. Eusebio Osaren (Bergara, 1936-Gasteiz, 1993) pentsamendua bildu du. Egungo Euskal Herria ezagutzeko ezinbesteko belaunaldia da gasteiztar bilakatu zen bergararrarena. Eusebio Osak pentsamendua eta praxia uztartu eta elikatu zituen.
Nor izan zen Eusebio Osa?
Hasteko, esango nuke idazle morala izan zela, eta oso kontsekuentea. Fedez hartu zuen abitua, fedez aritu zen hamar urtetik gora fede katolikoa zabaltzen, meza eta sermoien bidez, eta Eliza katolikoa kapitalismoaren euskarri nagusia zelako konbentzimendura heldu zenean –Jesukristoren bizi ereduarekiko miresmena atxikiz–, fedez kendu zuen abitua, beste fede bati lotzeko: zapalduen aldeko fedeari. Horrela azalduta, abitu aldaketa huts gisa irudika daiteke bere bilakaera, baina ikuskera okerra da hori. Vatikanoko II. Kontzilioak eta 68ko maiatzak sorturiko giro kultural eta intelektualean hartu zuen erabaki hori, beste euskal apaiz eta fraide askok ere 1968-1973 urte bitarte horretan hartu zuten bezala, baina erabaki pertsonal zailaren eta harekin kontsekuente izatearen handitasunak ez du urardotzen, mendekotasun eta bide oinkatu errazagoak bertan behera utzita.
Utopian sineslea izan zen, akaso?
Bai, ezinbestean sinetsi behar utopian gisa horretako erabaki bat hartzeko. Apaizgoan bizimodua egina zeukan, baina arrasto egin horretatik irten eta bide ezezagunari ekiteko itxaropena behar da, gutxiengo pribilegiatu batek gehiengo desabantailatuagoa zapaltzen duen egoerari buelta eman dakiokeela sinetsi behar da, eta sinesmen horri eutsi egin behar zaio, porrotak porrot.
Belaunaldi baten lekuko pertsona bezala ekarri duzu. Azaldu iezaguzu belaunaldi hura.
Joxe Azurmendi belaunaldi berekoa da –bost urte gazteagoa Eusebio Osa baino–, eta Oraingo gazte eroak liburuan dio bere belaunaldiaren arazoa izan daitekeela belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi beharra gertatu izana: Pio XII.ak irudika dezakeen ortodoxia katoliko hertsitik existentzialismo kristau edo ateora; handik marxismoaren lilurara berehala, eta laster postmodernismoaren girora. Horrela, nork zuzen asmatu? 60ko hamarkadan, Europan katoliko sozialistak eta komunistak ateratzen hasten dira, eta kasik egia dogmatiko salbagarritzat edukitako doktrina asko zama historiko arras kontingentetzat jorik, galdu egin zen lehen eduki uste zen eta elkarbizitzari lotura eta segurantzia ematen zion gehiagotasun moralaren sentimendu harroa. Osaren kasuan, John Robinsonen Honest to God liburua eta D. Bonhoefferren obra aipatu behar dira biraketa ideologikoan erabakigarri, batez ere teologo protestante hark Berlingo Tegelgo presondegian idatzitako gutunak. Metz teologo katolikoak ere eragin zion. Eta ez gutxiago Gasteizko eliz hierarkia atzerakoiak eragindako higuinak
Nola egokitu zen bera, garai hartan erregimen diktatorialaren, sistema kapitalistaren edota Eliza katoliko zurrunaren aurka ari zirenen artean.
Borroka erradikala ez zuen Arabako elizaren barruan planteatu, handik kanpo baizik. Oñatiko agustindar laterandarretan apaiztu zen, eta 1967an Gasteizera igorria izan zen fraide mordoxka baten arduradun. Lehenbizian, euskalduntasunaren inguruan –euskarazko alfabetatze eskolak, Olabide ikastolan haurrekin–, eta Vatikanoko II. Kontzilioaren irakatsiekin hobeto ezkontzen zen eliza munduari irekia sustatzeko borrokari ekin zion, bere ardurapean zituen fraide agustindar haien eta Gasteizko euskaldun eliztarren komunitatean.
Euskaldun bat elizan, Arabako elizan. Zer eman zion elizan eta erlijioaren abaroan hezi izanak?
Talka bizi izan zuen Gasteizko elizaren hierarkiarekin. Bi taldetan banatuak zekuskien apaizak, gotzainari amen-amen egiten ziotenak, eta besteak. Besteak ez ziren oso erradikalak, gutxiegi politizatuak zeuden, beharbada, baina gotzainak eta besteak arras gibelatuak zeudenez, kontzilio aurrean planto eginak, ziren baino aurrerazaleago ziruditen. Horretaz gain, oso espainolak ziren, Gasteiz Salamancatik bereizten ez zela uste zutenak
Nolabaiteko talka jaso zuen, antza.
Talka horrek apaizgoa uzteko gogoa areagotu zion, hain segur. Olabide ikastolatik ere artean apaiz zela bota zuten.
1971. urtean bota zuten Gasteizko Olabide ikastolatik. Gaurdanik begiratuta, hamarkada hura ezagutzeko Eusebio Osaren ibilbidea lagungarria da.
Hor hiru faktore aipatu behar dira: 1. Euskara irakaskuntzan sartzea. 2. Euskaraz gain, irakaskuntzaren beraren nolakotasuna, eta azkenik, last but not least. 3. Erlijioaren eta irakaskuntzaren arteko nondik norakoa. Lehen puntuarekin eskuineko euskaltzaleak eta ezkerrekoak bat zetozen, baina bigarrenean eta hirugarrenean ez. Eskuineko euskaltza- leentzat: euskara, gehi euskal historia eta geografia eta literatura pixka bat eta kristau ikasbidea; eta Eusebio Osarentzat, aldiz, eskolak pertsona autonomoak sortzeko balio behar zuen. Zioen gizakia pentsatzearen, hautuak egitearen eta jarduerari ekitearen bidez egiten zela pertsona, eta hiru ahalmen horiek landuz giza balio batzuk lantzen zirela: erantzukizuna, ekimena, adierazpidea edo hizkuntza, langiletasuna, senidetasuna, egia, esperantza, justizia, elkarkidetza, besteen nortasunaganako begirunea eta abar. Ikastolako harreman guztietan: jolasean, hizketan, ikasketan, balio horiek mamitzea eta lantzea zen ikastolaren egitekoa, haur hori kulturaz jabetzea eta pertsona bilakatzea.
Erlijioa kristau-ikasbide mailan ikastolan sartu nahi zutenak euskaldun fededun eskemarekin bizi zirela zeritzon. Halakoek kultura eta fedea maila berean jartzen zituzten, nahitaezkotasunaren mailan, eta ezinbestekoa haurrari kultura ematea zen, baina fedea ez. Fedea giza egituren barruan derrigorrezko bezala sartzea fedeari bi tiro ematea zen. Gauzak hobeto azaltzeko fedearen baitan bost memento bereizi beharra aipatzen zuen. Baina hemen ezin dugu gehiago azaldu, interesa duenak liburuaren bigarren kapitulura jo beza.
Zer azpimarratuko zenuke bere jarreraz, bere lanez, bere ekarpenez. Izan ere, estatus soziala aldatu nahi izaten duena –iraultzailea–, galtzaile izaten da.
Gaur egun irakaskuntzan leku izugarria dute edukiek eta leku izugarria dute memorian oinarrituriko azterketek, ebaluazio jarraituaren formulapean. Haurra kulturaren bidean eta pertsona bilakatzearen bidean heztearen garrantzia, eta motibazioa azterketez kanpo lantzearen eta lortzearen beharra aipatuz, Osaren pentsamenduaren arrastoari jarraitzea izango litzatekeelakoan nago. Horrekin batean, kultura herri xeheari eskaini beharra azpimarratu zuen Osak, Paulo Freireren pedagogiaren uberan.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]
II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.