argia.eus
INPRIMATU
Hortentsia santua
Jakoba Errekondo 2014ko urtarrilaren 22a
Hortentsia. (Arg: Jakoba Errekondo)
Hortentsia. (Arg: Jakoba Errekondo)

Gehien egin didaten galderetako bat izango da: hortentsia noiz eta nola inausi behar dut? Bada, hemen erantzuna, Zeraingo Benefiziaduneko hormaren babesean.

Hortentsiak, neguan begietan gordeta jasotzen ditu hurrengo udaberrian irekiko dituen loreak. Era berean zuhaixka da eta, lorearen tamainari eutsi nahi bazaio, etengabe gaztetu behar da.

Inausketak bi helburu ditu: gaztetu eta loratu. Gaztetzeko beheko barrenetik moztu adarrak eta loratzeko adarrak osorik utzi, begietako loreak ireki daitezen. Bi helburuak uztarri berean nola lotu? Erraz asko. Begira argazkiari: adar gehienak (lautik hiru...) osorik utzi eta gutxi batzuk (laurdena) behe-behetik moztu. Utzitakoak loratuko dira eta moztutakoak adar gazte gazteak emango dituzte, hurrengo urteetan indarrean loratuko direnak.