‘Bidea urratu duten bertsoak’ ARGIArekin opari

  • 1885 ingurukoa da ezagutzen den lehen bertsoa, eta ordutik gaur arte emakumeek urratutako bidea bildu dugu, bertsoen bidez. Ezagutzak itzuliko ahal die dagokien lekua.

Bertso bilduma bat da otsailaren 9ko alearekin jasoko duzun liburuxka. Urratzaileak izatea, horixe dute hautatzerakoan erabili dudan irizpidea: ezagutzen diren lehen bertsoak direlako, 1918an herri bazkarian mahaira igota kantatu zituelako, jainkotzat zeukaten bertsolariari erantzun ziolako, txapelketan kantatutako lehen bertsoa izan zelako, txapeldunen agurrak direlako, gaiak taularatu dituztelako... Bertso jarriak dira nagusi –15 sorta, bat batekoak aldiz 8–, gaiak sakon lantzeko aukera ematen duten seinale. Eta poztu gaitu Argiako “Bertso Berriak” atalean bildumarako moduko sorta dexente aurkitu izanak.

Bertsoen atzeko bertsolaria berreskuratzen eta testuingurua azaltzen saiatu gara testu laburren eta argazkien bidez. Merezi du Joxepa Matea Zubeldia Elizegiren bizitza ezagutzea eta bere bertsoen bidez Hernanin emakumeek libratu zuten batailaren berri izatea. Edo Xenpelar bi bertsolariren izena dela ohartzea, Joxepa Aranberri Petrirena (1865ean jaioa) fabrikako langile eta bertsolaria izan baitzen.
Asko dira liburuetatik bazter utzi direnak –“emakume bertsolari gizatxar” edo “ondoko etxeko alabarekin aritzen zela bertsotan” gisako erreferentziak bai baina haien izenik eta bertsorik ez da ageri liburu sail aberatsenean–. Zenbaten bertso jarriak erre ote dira? Ahoz aho transmititutako memoria kolektiboan ere apenas egin zaien lekurik. Liburuxka honek, bere xumean, beti izan direnaren lekukotasuna biltzea eta beren bizitza eta bertsoak ezagutaraztea du helburu.

Nola gaude?

Minik handiena bertsolari gehien dauden garai honi orraze estua pasatzeak eman digu. Aberatsa gaiez eta kopuruz, lehen kolpean. Ordea, bilaketa egiterakoan ohartzen da bat bakarkako lanak direla ia denak (nola bertso jarrietan halaxe plazakoetan). Banaka sartu dira emakumeak oholtzan eta bakarka landu dituzte lehenengoz hainbat gai. Ezin dialektikarik, aniztasunik, kontraesanik erraz irudikatu. Plazako joera orokorraren ertzean, badira elkarrekin landu izan diren hainbat emanaldi (Kabareta, Ez da kasualitatea...) eta ekintza (Azkizuko Topaketak, bertso eskola feminista...). Ekimen hauen berri ere bildu dugu. Bestalde, gazteak dira oholtzan dabiltzanak eta heldu aroko gaiak eta ikuspegiak irabazteko daude oraindik.

Liburuxka hauei esker atera da

Argia astekariko harpidedunek eta Interneteko laguntzaileek emandako babes ekonomikoari esker argitaratu dugu bilduma hau ere. Horiez gain, liburuxka honen laguntzaile dira Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia eta Koldo Mitxelena Kulturunea.

Non eskuratu

Argia astekariko harpidedunek eta Interneteko laguntzaileek etxean jasoko dute. Kioskoetan alearekin batera banatuko dira. Eta zabalpena dugunez helburu, argia.eus-en egongo da PDFa jaisteko aukera. Bertsozaleentzat erreferente diren beste hainbat ekitalditan ere banatuko dugu liburuxka: urtarrilaren 25ean Kursaalen atarian (Bertso Eguna dela eta), AM Kultur Promotorak antolatutako kontzertuetan (Sortuko dira besteak eta abar), bertso eskola feministetan eta ohiko bertso eskoletan...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Prest dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

 Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Eguneraketa berriak daude