Berdintasun Jardunaldietan, zeu ere antolatze lanetan, azkenerako.
Laura Pinto eta Begoña Ormaetxe, zinegotzia, aspalditik aritu dira genero ikuspegia lantzen Galdakaon. Klownklusioak izeneko ekintzak egiten parte hartu izan dut. Aspalditik ezagutzen dugu elkar eta hizlariak bilatzen laguntzeko jo zuten nigana. Azkenean jardunaldiok antolatzen aritu gara elkarrekin eta niretzako aukera hau Olentzerori gutuna idaztea bezalatsu izan da. Kasu honetan, klownklusioak egiteaz gain, hizlari bezala ere aritu naiz. Ohore handia izan da niretzat, ohikoa ez den gaia tratatzeagatik, eta egun kulturak bizi duen krisi latzagatik. Opari bikoitza izan da niretzat.
Eredu gara, eragin zuzena daukagu jendearengan. Euskal Herriko arte eszenikoetan hainbat emakume sortzaile dago, azken 20 urteotan aktore izatetik gidoilari edo zuzendari izatera iritsi direnak, kontatzen diren istorioak berrikusi dituztenak. Zergatik? Ez zutelako lanik, inork ez zituelako kontratatzen, apaingarritarako ez bazen! Emakumeok jasaten dugun indarkeria mota askotakoa da, horietako bat biolentzia sinbolikoa da. Literatura kanonikoak, diskurtso nagusian murgiltzen den literaturak, emakumeez gaizki hitz egiten duen literatura misogino eta sexistak begirada kritikoa behar du.
Nola deuseztatu mitoa, hau da, emakumeek egindako artea emakumeentzat dela eta gizonezkoen artea denona dela dioena?
Sortzaile naizen heinean, nire sorkuntza denentzat da. Baina, zoritxarrez, publikoa krisian den honetan, gizonezkoak ez doaz antzerkira, ez emakumeak adina. Nik ikusten dudanez, publikoa nagusiki femeninoa da, hau da, %70 inguru emakumezkoak izaten dira, eta %30 gizonezkoak. Kultur programatzaileek ez dute programazio erreal bat egiten, nire ustez. Gizon zuri, heterosexual eta ahalmen ekonomiko handikoarentzat programatzen da, baina ikusle mota hori ez da antzokira joaten!
Aisialdi mota honetan emakumeak nagusi gara. Ni neroni, emakume elkarteei esker bizi naiz, zerbait berria dudan bakoitzean deitu egiten didatelako, gustuko dutelako egiten dudana. Baina zer esan nahi du horrek? Badirela ofizio honetan hainbat profesional lanean inoiz ikusi ez nautenak, ez nagoelako espazio egokietan. Ni, eskoletako jantokietan lan egiten ohituta nago, baina argi dago antzerkiaren leku aproposa antzokia dela, ez dela eskolako jantokia. Hala ere, ez diot horri muzin egiten, axola zaidana jendea delako. Hori dela eta, programatzaile askok ez naute kontuan hartzen, emakumeentzat aritzen naizelako, haiek hala uste behintzat. Ikusezina naiz jende askorentzat.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.