argia.eus
INPRIMATU
Bideo-jokoetako gailuak robotak kontrolatzeko

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urtarrilaren 16a
Argazkia: NASA

Urruti dagoen robot baten mugimenduak kontrolatzea edota urrutikoa ikusi ahal izatea hainbat industriaren helburu bilakatu dira, aplikazioak ugariak izan baitaitezke. Esaterako, leku arriskutsuetan lanean jardutea, edota zenbait ebakuntza egitea.

NASA espazio-agentzia estatubatuarrak, ilargian eta Marten kokatuta edo kokatzeko dituen robotak kontrolatzeko, teknologia horien bila aritu da eta badirudi lortu duela behar zuena. Non eta bideo-jokoetan.

Bideo-jokoetan erabiltzen diren bi sistematan interesa agertu du NASAk, eta antza denez emaitza onak lortu ditu horietatik. Batetik, Xbox One bideokontsolan dagoen Kinect mugimendu hartzailea –Microsoftek egina–, eta bestetik Oculus Rift errealitate birtualeko gailua.

Bi sistema horiek batera erabili nahi dituzte NASAkoek. Lehen probak Nazioarteko Espazio Estazioan dauden robotekin egingo dituzte.