Bere lanak sinatu zituen lehen idazlea

(Arg: British Museum)
(Arg: British Museum)
Ur, duela 4.300 urte. Akkadeko errege Sargonek Enheduanna alaba hiriko barruti sakratuko Entu izendatu zuen. Barrutia Mesopotamiako gune erlijioso nagusietakoa zen, eta karguak printzesa Ningal jainkosaren berraragitze hilkorra zela esan nahi zuen. Beraz, Enheduanna Mesopotamiako ordezkari erlijioso gorena zen. 
 
Enheduanna emakumea izateak ez zituen sumeriarrak kezkatzen; ohikoa zen jainkoek emakumezko ordezkariak izatea, eta hori debekatzen zuten herriei iseka egiten zieten. Printzesa nerabea zen kargua hartu zuenean, eta beharbada erantzukizun handiegia izango zen gaztearentzat. Baina sumeriarrak gehien gogaitu zituena printzesa akadiarra izatea zen; akadiarrek hegoaldeko sumeriarrak konkistatu berri zituzten eta, hortaz, ez ziren oso maitatuak.
 
Ondorioz, inperioaren egoera ezin ezegonkorragoa zen. Sargon aita hil ondoren, Rimush neba izendatu zuten oinordeko, baina sumeriarrek hil egin zuten handik gutxira. Manishtusu neba ere estatu-kolpe batean hil zuten. Naram-Sin –Enheduannaren iloba– tronuan eseri eta gutxira, sumeriarrak matxinatu egin ziren eta inperioa Ur hiriburura murriztea lortu zuten. Naram-Sinek tronua bost urtez galdu zuen, Enheduannak bere kargu erlijiosoa bezalaxe. Bost urteko gerra zibil odoltsua amaitzean, biek karguak berreskuratu zituzten. 
 
Urte horietan Enheduannak poema erlijioso ugari idatzi zituen. Idatzi eta sinatu; horrenbestez, historiako egile ezagun antzinakoena da. Poema horietako batzuek, Tenpluetako ereserkiak sortak hain zuzen, sumeriar erlijioa goitik behera aldatu  eta elementu akadiarrak erantsi zizkioten bi ibaietako mitologiari. Enheduanna baino lehen, jainkoek naturako elementuak irudikatzen zituzten: eguzkia, haizea... Printzesa akadiarraren eraginez panteoia giza pasioz bete zen. Esaterako, Enheduannak debozio berezia izan zuen Inanna edo Ishtar jainkosarekiko; maitasunaren, sexuaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa zen, eta Mesopotamiako jainko nagusietakoa izango zen handik aurrera. Hortaz, historiako lehen teologo eta erreformatzaile erlijioso ezaguna ere izan zen Enheduanna.
 
Hura hil eta mende eta erdi inguru geroago, Ureko III. dinastiaren hasieran, printzesa jainkotzat zuten ia. Sumeriarrek Enheduannaren familiarekiko gorrotoa ederki erakutsia zuten gerran, baina belaunaldi gutxitan emakume hark herritarren maitasuna eta oroitzapena lortu zituen. Haren sistema teologikoa gailendu zen, eta akadiarrek zein sumeriarrek onartu zuten. Babiloniar garaian, 1.500 urte gerago, Enheduannaren literatura lanak irakurtzen eta goraipatzen zituzten oraindik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


Ziga (Baztan)
Herri baten sorrera, eskalaz eskala

Zer da herri bat? Galdera horrek oso erantzun desberdinak izan ditzake alderdi materialari edo inmaterialari begiratuz gero: eraikin zein etxeei, edo komunitateari zein elkarbizitza arautzeko moduari. Baina herriek ingurumenari eta lanari estuki loturiko iragan bat dute, eta... [+]


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


Elhuyar anaiek baino lehen

Knustrup (Danimarka), 1546ko abenduaren 15a. Tycho Brahe astronomoa jaio zen. Besteak beste, Kopernikoren Ilargiari buruzko teoria hobetu zuen, errefrakzioei buruzko lehen taula osatu zuen eta Johannes Keplerren irakaslea izan zen.

Beraz, astronomiaren alorrean egindako... [+]


Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


Eguneraketa berriak daude