argia.eus
INPRIMATU
Ahalmen handiagoa zuntz optikoetan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urtarrilaren 09a
(Arg: Blog.capitalism.com)
(Arg: Blog.capitalism.com)
Lausanako Eskola Politeknikoko Luc Thévenaz eta Camille Brès ikerlariek iragarri dute egungo zuntz optikoa hamar aldiz azkarragoa izatea lortu dutela. 
 
Zuntzetan informazioa garraiatzeko argi-pultsuak erabiltzen dira, bata bestearen ondoan kokatuz. Bi argi-pultsuren artean tarte bat utzi behar da derrigorrez, bestela seinaleak nahasteko arriskua baitago, eta tarte huts horiek zuntzen ahalmena hobetzeko muga dira. Lehen lau urte behar ziren zuntzen ahalmena hamar aldiz handitzeko, baina azken urteotan nahi eta nahi ez utzi beharreko hutsarteek ikerketaren aurrerapena baldintzatu dute. Suitzako ikerlari taldeak, berriz, hutsarteen tamaina dezente murriztea lortu du.