argia.eus
INPRIMATU
Abortuaren legeari jarriak

Imanol Lazkano 2014ko urtarrilaren 09a

Doinua: Ari naizela.

Gallardon jaunak –Franco bezala
kristau zintzo ta apala–
Varelarekin egin omen du
konfesio jenerala.
Hark esatean abortatzea
bekatu mortala dala
legeak eta zigor zorrotzak
jarri ditu berehala.

Zin dagizuet lege horrekin
txunditu egin naizela
nik uste nuen amatasuna
nor bere aukera zela
ta ez goitikan erabakia
horrela edo honela
emakumea bere soinaren
jabe ez balitz bezela.

Zentzu gabeko beste lege bat
igorri zaigu debalde
zerbaitegatik nahi dugu behingoz
hoien menpetikan alde.
Zeinen bizitzak maite dituzten
beharko diegu galde
abortuaren aurka daude ta
ejertzitoaren alde.