AEB

New Yorken oro da fast eta low cost, langileak barne

  • Klaseen arteko berdintasun ezari dagokionez mundu aberatseko gizarteek 1920koen gero eta antza handiagoa dutela, horra gero eta sarriago aditzen den argudioa. New York izan daiteke atzerakako joera horren erakusgarri nagusietakoa, jendeen erreakzio bezala azken udal bozketan Bill de Blasio aurrerazalea nagusitzea eragin duena.

AP agentziarentzako Ben Margotok egindako argazkian, abenduaren 5ean Kaliforniako Oaklandeko McDonald
AP agentziarentzako Ben Margotok egindako argazkian, abenduaren 5ean Kaliforniako Oaklandeko McDonald"™s baten atarian langileak protestan. Lehen planoan ageri den gizona Ronald McDonald pertsonaiaz mozorroturik dabil kantari. Ronald McDonald pailazoz jantzitako pertsonaia erabiltzen du maskotatzat McDonald"™s fast food kate erraldoiak. Telebistako iragarkietan McDonaldlanden bizi da, abenturetako lagun dauzkalarik McCheese auzapeza, Hamburglar, Grimace, Birdie eta Early Bird eta The Fry Kids, denak ere korporazioak eskaintzen dituen zabor-janetako osagaiak. Argazkian ikus daitezke protestan ari diren beharginen zenbait aldarrikapen, "Justiziarik gabe Bakerik ez" dioen afixa eta langileari gutxienez orduko 15 dolar pagatzea eskatzen duena. Ronald McDonald desmitifikatzen duen ekintzailearen eta gainerako langileen artean, gaztetxoak bazkaltzera noiz sartuko zain.

Berdintasun gutxiena duen herrialdea, mundu aberatsean, AEBak, eta AEBetan berdintasun ezan txapeldun, New York. Hori bat. Hona bigarrena: New Yorkeko estatuan 2008an sortu diren enpleguen %97 otordu azkarren sektorekoak dira. Hirugarrena: Bill de Blasiok New Yorkeko alkatetza irabaztean, 1920ko hamarkadako klase politika berpiztu da.

Hiru esaldi horiek bereizi ditu Bartzelonako La Vanguardia egunkariak Andy Robinson kazetariaren “Historia de dos hamburguesas” erreportaje bikainetik. Liverpoolen (Britainia Handia) 1960an sortua, soziologia eta ekonomia ikasia, Katalunian egoitza izanik munduan zehar dabil Robinson erreportari. “Un reportero en la montaña mágica” liburuan azaldu ditu Davoseko gailurrean biltzen diren eliteen barrunbeak eta trikimailuak.

Orain Robinsonek La Vanguardian “Urbes globales / Urbes desigualdades” kronika multzoan kontatu du nola handitu den berdintasun eza munduko zenbait hiri nabarmenetan: New York, Londres, Paris, Rio de Janeiro, Bartzelona... AEBetako miseriaren adierazle nagusia, gezurra dirudien arren, ez baita Detroit, New York bera baizik.

AEBetako bizimodua Friends, Sexo en Nueva York eta oro har telebista guztietan ikusitako serie ergelen araberakoa delakoan bizi diren gazteei derrigor irakurrarazi beharko zitzaien “Historia de dos hamburguesas” erreportajea. Eskuineko argazki handitik hasita: neoizko argiek distira egiten duten MacDonald zentrikoaren atarian bezeroak harrapatzeko ahaleginean ari dira Mini Mouse eta Sesam Streeteko mamua. Azpiko azalpenak: “Otordu azkarrak, enplegu merkeak. Urteotan milaka enplegu sortu dituzten fast food kateetako langile askok gizarte zerbitzuetara jo behar izaten dute beraiek jan ahal izateko”.

Ez bat eta bi, New Yorkeko pizzeria eta hamburgertegi merkeetan beharrean ari diren lautatik batek behar du udal zerbitzuen beharra jateko. Kazetariak elkarrizketatu ditu astean 34 orduz lan eginda 250 dolar (185 euro) kobratzen duten zerbitzariak. Zabor-janaren saltzaileek erakunde publikoei 7.000 milioi dolarreko gastua eragiten diote laguntza sozialetan.

Datu hauekin Berkeleyko unibertsitateak erakutsi du herrialde osoko izurritea dela, “Low-wage fast-food jobs leave hefty tax bill, report says” ikerlanean. “Fast-food industriak kentzen dizkie urtean 7.000 milioi dolar AEBetako zerga-emaileei, zeren eta langileei hain gutxi pagatzean hauen %52ren familiak behartzen baititu laguntza sozialak eskatzera. (...) Baita astean 40 orduz beharrean ari direnak ere. Fast food industriak urtean 200.000 milioi dolar mugitzen ditu. Bere langile arruntek bataz beste orduko 8,69 dolar irabazten dute. %13ri baino ez zaio ordaitzen osasun zerbitzurik”.

1928an baino okerrago

Hedabide nagusiek asko aipatu dute New Yorken berpizkundea, bere ekonomikoaren bizkortzea. Baina biziberritzea oinarrituta dago obrero jendea beherantz mugiaraztearen gainean.

Orain dela gutxi arte bere burua klase ertainaren kidetzat zeukan jendeak bere irabazi maila apaltzearekin batera mugitu beharra dauka lekuz ere. Harlem, Broklyngo periferia, trapitxeroen sehaska zela esaten zen Bed-Stuy... horiek orain bilakatu omen dira aberatsen jomuga. Soldatak jaitsi ahala igo dira etxeen prezioak, erosteko bezala alokatzeko. Langile prekario bihurtuak urrunago joan beharko du, bere lekua urrutiko norbaiti utzita.

Robinsonek hautatu dituen hiri guztietan fenomeno bera deskribatu du. Erakunde publikoek gastuetan ezarritako murrizketengatik gero eta abandonatuagoak geratu dira auzo batzuk. Aldiz, betidanik chic izan direnetan luxuzko komertzioak ugaritu dira, jatetxe aberatsak, eta etxebizitzen prezioa suziriaren moduan igo. Pobreak pobreago, aberatsek diru pilak nonbait inbertitu behar, higiezinen espekulazioa zabaldu da oraintsu modan jartzen hasi diren auzoetara. Bat harritzen da jakitean Sao Pauloko favela batzuk sartuta daudela zoramen horretan, itsaso alderako ikuspegi zabala daukatenak noski.

Kazetaria etxeen prezioei begira ibili da New Yorkeko karriketan. Oinezko agure batek esan dio: “Pisu kaxkar bat lau milioi kostako zaizu, adiskide. Londresen bezala da, mundu osotik datoz beren dirua uztera, Europatik, Asiatik”. Lau gelako penthouse bat ikusi du salgai 39,5 milioi dolarretan. Saltzailea Robert de Niroren semea, higiezinen agente bilakatua.

Berdintasun ezaren larritze odoltsua AEB osokoa da. Pew Research Centerrek berrikitan plazaratu du “AEBetako irabazien berdintasun eza, hamarkadotan handitzen ari dena, gaur da 1928tik izan den handiena”. Berkeleyko unibertsitatean ari den Emmanuel Sanz ikerlariak atera dituen kontuak. 1928an, krisi handi haren bezperan, familien goiko %1ek jasotzen zituen AEBetako irabazi guztien %24 eta beheko %90ek irabazien %51.

Gero, tarteak txikiagotuz joan ziren. Gerraren akaberan, 1944an, %1 aberatsenak irabazi guztien %11 zeukan beretzako, eta azpiko %90ak irabazien %67. 70eko hamarkadan hasi ziren tartean berriro handitzen. Azkenean, 2012ko datuetan, jendeen %1 aberatsenak irabazi guztien %22,5 dauka beretzako eta azpiko aldeko %90ak lehenbiziko aldiz erdia baino gutxiago, %49,6.

David Harvey geografo marxistaren ustean, 1970etik gaurdaino datorren okerragotze horren laborategia New York bera izan da. Hemen ezarri zuen AEBetako eliteak lehenbizikoz proiektu neoliberal berria, New Yorken porrot ekonomikoa deklaratuta, gero eredua Ronald Reagan eta Margaret Thatcherren eskutik mundu osora zabaltzeko, izan Hego Amerikara, Britainia Handira eta azken krisiarekin Europa osora.

1975ean bankuak egin ziren zorretan itotako udalaren benetako jabe, sindikatuen indarra txirtxilatu zuten, sektore publikoa desegin eta krisis fiskalaren erdian aberastasunaren banaketa berriro antolatzen hasi, aberatsen mesedetan. Harveyren hitzetan, “New York aitzindaria izan da Reaganek hartutako politika neoliberaletan, mundu mailan Nazioarteko Diru Funtsak 80ko hamarkadan ezarri zituenetan (...) erakusteko New Yorki gertatutakoa edonori gerta dakiokeela”.

Udazken honetatik ikuskizun dago De Blasio alkate berriak zertan eta zenbat aldatu ahal izango duen egoera hori. Bere programa aurrerazaleak itxaropen handiak piztu ditu. Mundu osoa dauka zain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


2024-12-10 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zangoak hausteko Tonya Harding-en estrategiak ez du funtzionatzen Txinarekin

2018ko martxoaren lehena zen, bere lehen agintaldiaren lehen laurdena burututa, Donald Trumpek pentsaera politiko-ekonomikoaren lagin gardenena utzi zigunean: “Merkataritza-gerrak onak dira, eta irabazten errazak”. Orduantxe abian jartzear zituen altzairu eta... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
“Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian”

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


Elon Musk Gobernu Efizientziarako Departamentuko buru izendatu du Trumpek

Munduko pertsonarik aberatsena da Musk, Forbes-en azken sailkapenaren arabera. Vivek Ramaswamy politikari eta enpresa-buru kontserbadorea izanen du bere ondoan, kargua betetzeko. "Erreforma estrukturala" bideratzekoa dute, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko... [+]


2024-11-13 | Mikel Aramendi
Trumpismoa, interes geopolitikoak printzipioen gainetik

Argi eta garbi irabazi dio Donald Trump presidente errepublikano ohiak Etxe Zurirako lehia Kamala Harris egungo presidenteorde demokratari. 312/226-eko aldea izango du urtarrileko bozketan Hautesle Kolegioan. 2016an Hillary Clinton galtzaile izan zen, baina herritarren boz... [+]


Eguneraketa berriak daude