Airean kulunkatzeko gomita

Hil honen 6an aurkeztu zuen Maddi Zubeldia kantari ziburutarrak Hamaika aztarna diskoa, Ziburuko Baltsan elkartean. Herrikideez eta lagunez inguratua, estrainako diskoaren lehenbiziko emanaldia eskaini ere.

Ez zen horregatik bakarrik agertu jendearen aitzinean, H-Eden taldearen abaroan jardun zuen, lasai, natural eta ahalkerik gabe.
2010 urtean plazaratu zen. Orduan, orain bezalaxe, H-Eden taldea osatzen duten lagun musikariek babestu zuten. Molde xumean, kantari kontsakratuen bertsioak ziren kanta haiek. Xumean emanak, goxoak eta laketgarriak.

Maddi Zubeldia ez da herenegun jaioa, ez atzo kantuan hasia ere, baina bai kantari plazaratu berria. Bere ausardia azpimarratu genuen orduan: “Irakaskuntzara emana, haurrak eta gazteak heziz –eta i(ra)kasten– zaildua, bere barne arrangurak eta nahiak musikaz espresatzera ausartu da, alajaina”.

Hamaika aztarna diskoko hamar kanta bereak dira, hitzak eta doinuak izan ere. Kanta guztiak eman zituen Baltsan-en, diskoaren errenkada berean eman, baita airean kulunkan jarri ere. Lehena, Eme-emeki, instrumentu bakarraren apainduraz, sotil. Maitasun aitormen eztia. Aitortu gabe ere, maitasunak iraun lezake.

Urrixka, Maitasun ttantta, Igurikatzen, Seaska hutsa da… Hurrengo lau kantetan musikarien hurbiltasunak berotu zuten kantaria astiro. Maddiren ahotsa lagunen musika notetan kulunkatu zen eztiro. Maitasuna irrika da hitzen adierazle, irritsak eta irriak dira gailentzen orobat. Igurikatzen kanta iraganean idatzia izan arren, irrika da oraindik tamalez.

Oro ez da baina zoria, bizitzan nola. Mujer de vientre seco kantak frankismora eraman gintuen. Maddi Zubeldiaren jatorriaren adierazle ote!? Jazarria eta jazarlea ezarri zituen elkarren pare. Kanta iraganean isuri gabe geratu ziren malkoen isurbide izan liteke.

Irlandara bidaiatu ginen Red is The Rose kantaren zabuan. Arrosak gorriak dira kasuon, maitasuna betierekoa agian. Ereserkia. Irlandar klasikoa. Euskaldunon aniztasun adierazpidea, akaso. Irlandarrek gaelikoa ia galdu dute, guk euskara atxikitzen dugu aldez edo moldez, baita zorionez. Euren hizkuntza ezean, euren kanten airea dastatu genuen bederen. Zerbait galdu izanaren nostalgia sentitu nuen Éireko aireak gure inguruan aditzean, airean kulunkatzean.

Pinpirin bat heldu zen segidan. Ene gustuko, bat hautatu beharrean, kantu doituena eta lortuena. Hitzen mezua eta airen tonua baltzuan kulunkatzen baitira. Izenburuaren omenez edo pinpilinpauxari men eginez, alajaina.

Dantzari eta Akerrak kanten bidez plazara atera gintuzten H-Eden taldekoek, gure Edena edo Paradisua karrikan dagoela gogoratu aldera. Kantan eta dantzan aritzen den herria ez da hilko. Plazan ariz, araiz!

Diskoaren azken aztarna La rengaine des amoreux da. Parisko espaloietan barna ibilarazi gintuen kantariak, bereak diren ere doinuz nola eletan. Edota… Parisko espaloietako amodio eta nostalgia kontuak kantura ekarri zizkigun ziburutarrak. Non kokatzen garen! Euskaldunok bai unibertsalak!

Nahi duenak badu nor eta non entzun, nahi duenak badu zer ikusi eta zer ikasi.

Bere lagun musikariek maitasunez eta talentuz babesten dute Zubeldia. Ene entzuterako alabaina, musikariek Maddiren ahotsa apalarazi zuten zenbait pasartetan. Edonola ere, Arkaitz Miner musikaria alboan izatea, besteak beste, adiskideen arteko lanaren saria eta ispilua da.

Bitarteko gutxirekin lan duina egin daitekeenaren miraila da Hamaika aztarna diskoa. Grabaketa Xano Halsouet-en Xanoker estudio xumean egina dago. Lapurdiko Urruña herriko Denen Edena izenekoan. Hortik, nonbait, H-Eden taldearen izena.

Izenak izana adierazten omen du, izanak izena ere hor nonbait. H-Eden taldekoak ez daude ordea, (h)atseden hartzekotan. Zuen txoko edo plazara joateko duzue zuen goait! Zuen zain, alajaina!


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude