Mende bat hitzak gurutzatzen

New York, 1913ko abenduaren 21a. Arthur Wynne izeneko kazetari ingelesak Word-cross izeneko joko berria argitaratu zuen New York World egunkarian. Wynnek berak aitortu zuenez, aitonak txikitan erakutsitako “lauki magikoak” izeneko jokoan oinarritu zen denbora-pasa berria asmatzeko. Gainera, lehenago ere antzeko jokoak argitaratu ziren. St. Nicholas haurrentzako aldizkariak hitzak laukietan idazteko jokoak argitaratu zituen 1873an. Eta 1890ean, Il Secolo Illustrato della Domenica aldizkariarentzat Giusseppe Airoldik Per Passare il Tempo jokoa prestatu zuen: lehenengoz, hitz-jokoak definizio bertikalak eta horizontalak elkarrekin gurutzatzen zituen. Baina joko sinple eta mugatua zen, lau hitz bertikal zituen eta beste lau horizontal, eta jakina, hitz guztiak luzera berekoak ziren, lau letrakoak.

Wynnek, 1913ko Santo Tomas egunean, jokoaren arrakastan funtsezko eragina izango zuen elementua erantsi zuen: hitzak bereizten zituzten hutsuneak. Lauki hutsei esker edozein luzerako hitzak sar zitezkeen, eta jokoa nahi adina zabaldu.

Baita ederki zabaldu ere. New York World Wynnen hitz gurutzatuak astero argitaratzen hasi zen, eta beste egunkari batzuek bide hari heldu zioten urte gutxian. Boston Globe, esaterako, 1917an hasi zen irakurleei hitz gurutzatuak eskaintzen. Baina fenomenoak 1920ko hamarkadan egin zuen eztanda. 1921ean New Yorkeko Liburutegi Publikoko arduradunak kexu ziren “hitz gurutzatuen eroaldiak liburutegiak jo” zituelako. Haien esanetan, moda berriaren zaleek liburutegiko hiztegi eta entziklopediak monopolizatu eta liburuen “egiazko” erabiltzaileak uxatzen zituzten.

1924an Simon and Schuster argitaletxeak lehen hitz gurutzatu liburua argitaratu zuen. Sukarra areagotu egin zen. Paradoxikoki, gaur egun  hitz gurutzatuengatik ospetsua den The New York Times jokoaren aurkako gurutzadaren lehen lerroan zegoen. 1924an bertan, jarduerak “garapen mentalean inolako eraginik ez” zuela zioen egunkariak. Hurrengo urtean zera adierazi zuen: “Zorionez, hitz gurutzatuak onuragarriak ala kaltegarriak direneko galderak ez du erantzunik behar. Eroaldia azkar itzaltzen ari da, eta hilabete gutxian erabat ahaztuta egongo da”. Hilabete gutxi horiek joan ziren, baita urteak ere, eta 1929an moda erabat desagertu zela argitaratu arren, Wynneren jokoak aurrera egin zuen. The New York Timesen setakeriak 1942ra arte iraun zuen. Orduan hasi ziren oraindik munduko hitz gurutzatu prestigiodunenetakoak –eta zailenetakoak– direnak argitaratzen.

Ordurako Robert Stilgenbauer hasia zen inoizko hitz gurutzatu zabalenak prestatzen. Hamar urteko lana 1949an argitaratu zuen, eta 125.000 kopia saldu zituen. 3.185 definizio bertikal eta beste 3.149 horizontal ditu, eta gaur arte ez du inork osatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


2024-10-01 | Euskal Irratiak
Miren Barandiaran
“Historia ofizialetik at gelditu den material asko dugu Lazkaoko artxibategian”

Euskal Herriko azken 50 hamarkadetako historia soziopolitikoa eta kulturala ezagutzeko erreferente da Lazkaoko Beneditarren dokumentazio funtsa. Funtsak orotariko afixa eta pegatinez gain, euskal mugimendu politikoei edota euskal gaiei buruzko ehunka artxibo gordetzen ditu.


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


Herri indigenei egindako kalteengatik barkamena eskatu du Kanadako Elkarte Medikoak

Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


Eguneraketa berriak daude