argia.eus
INPRIMATU
Ahuakatea
Jakoba Errekondo 2013ko abenduaren 18a
Ahukatea. (Arg: Jakoba Errekondo)
Ahukatea. (Arg: Jakoba Errekondo)

Kantabria aldean izan naiz aspaldiko lagun batzuei bisita egiten. Gipuzkoako ekialdetik hara kliman dagoen aldeak, eta horrek landaredian duen eraginak, beti arreta pizten dit. Gipuzkoatik Bizkaira eta Kantabriara klima berotuz doa. Palmerak, garrazkiak... beste poz bat nabaritzen zaie han. Eta lagunen etxean ahuakateondoa (Persea americana) fruituz gainezka. Arbolan heldutako ahuakateak jan ditugu... Imajina ezazu gure poza. Inoiz baten batek esan izan dit: garai batean, gure herrian, jauregi batean ba omen zen ahuakateondo handi bat, eta haren fruituak sonatuak omen ziren eskualdean. Bizitzen ari garen klima aldaketa dela eta, ale batzuk aldatu beharko ditut.