Holaxe galdetu zidan ahizpak, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Herriko Plazan antolatutako elkarretaratzera gonbidatu nuenean. Niretzat nabarmena zena berarentzat ez zen nonbait, eta gogora ekarri nion, 90etan, gay eta lesbianen eskubideen aldeko mugimenduetako arduradunek ezkontza eskubidearen alde egin behar genuela adostu zutenean, nola batek baino gehiagok bere buruari galdetu zion: plazara, zertara eta ezkontza eskubidearen defentsan? Horixe egin baikenuen, ekainaren 28an bezala, urteak dituen gainontzeko egunetan ere, 2005ean Espainiako Estatuan eta amaitzear dugun 2013an Frantziakoan, lege aldaketak gertatu diren arte, izan ere, helburua ez zen ezkontzea, gainerakoekin eskubide eta betebeharretan berdintasunean bizitzea baizik.
Sexu askapenerako borrokak, feminismoa izan zuen aitzindari eta azken honek egindako aurrerabidearen erakusgarri da Argiaren 2.392 alean, azaroaren 24koan, Estitxu Eizagirrek egindako erreportajea. Hezkidetza hezkuntzan du aztergaia, eta bertan, besteak beste, Elorrioko Institutuko esperientziaz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Planaz dihardu. Bere esparrutik harago begiratzeko gai den edozein hizkuntza teknikariren bekaizkeria esnatzeko modukoa da artikulua, terminologian, edukietan, ikuspegietan eta lan prozeduretan puska bateko aldea ateratzen diolako ikastetxeetako edozein hizkuntza normalizazio plani.
Eta hau guztia diot, uste dudalako, euskalgintzak ere, aurreko askapen prozesuak izango dituela aitzindari XXI. mende hastapen honetan. Horretarako, bere burua askapen prozesu gisa irudikatzen asmatu beharko du eta beste askapen prozesuekin aliantzak eraiki, hizkuntzen eta hiztunen berdintasun printzipioa eztabaidaren erdigunera ekarriz. Izan ere, egun indarrean dauden hizkuntza legeak berdintasun printzipioa urratzen dute eta honek eguneroko bizitzan botere harreman desorekatuak elikatzen ditu hiztun talde desberdinen artean, errealitatea desitxuratuz, sufrimendua eraginez eta elkarbizitza zailduz.
Euskaltzaleon Topagunearen eskutik lehenengoz “Euskarak 365 egun” kanpainarekin, erakundeen ospakizun eta adierazpenekin osatutako Euskararen Nazioarteko Egunari kaleko oinezkoen ahotsa eta lekukotasuna gehitu nahi izan dizkiogu. Eguna geure egiteko, kolorea eta bizitza ematera atera gara kalera, dagokigun lekuan jartzera, hemen gaude esatera, askatzera, nonahi, noiznahi, orain, hemen, geu izateko euskararen herrian.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]