Plaza berri bat

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zenbat ordu eman ditudan Donostiako Konstituzio Plazako Hamabost tabernako terrazan eserita, garagardo bat eskuan enparantza jendetsura jarria begia, literaturara gogoa. Donostiak letrei eman dizkion bitxien artean Ramon Saizarbitoriaren 100 metro eleberria daukat beti presente. Eleberri ezagunean ETAkide batek Konstituzio Plaza korrika iragaten du polizia atzetik segika duela. Ehun metroko pertsekuzioan ezagutzen dugu protagonistaren haurtzaroko heziketa frankista, gaztaroko maitemina, militantzia. Metroak bukatzerako, tiroka erailko dute plazan. Zenbatetan ikusi dut ETAko gaztea plaza diagonalean korritzen irudimenean. Udaletxe zaharra eskuinaldean utzi du. Atzetik, abaniko forman zabalduz datozkio pertsekutatzaileak. Pausoa luze, matrailezurrak airearen kontra: “Para o te aso, cabrón!”. Tirokatu eta zauritu dute. Odol jario iritsi da azken metroetara. Amildu da, eman du azken hatsa. Zenbat ordu Donostiako Plaza Berriko Hamabost tabernako terrazan eserita, plazaren izen aldaketa gogoan. Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak –hiria erre eta berreraiki zuten bigarren mendeurrena gogoratzen den egunotan– eskaera ofiziala luzatu dio udalari, behiala, sutearen aurretik, herritarrek enparantza izendatzeko baliatzen zuten Plaza Berri izena berreskura dadila eskatuz. 1812ko Konstituzioa tarteko, 1817rako Konstituzio izen ofiziala ageri da paperetan, nahiz Jexux Arrizabalaga filosofian lizentziatu eta taldeko partaideak argitu izan duenez: “Plaza Berriaren izena ez du inork historian zehar ezeztatu, gainontzeko izenak horren gainean erantsi dira”. Aldeko nau aldarrikapenak, merezi baitu antzinako herritarrek demokratikoki erabakitakoari guk kasu egiteak. Modu berean merezi du tradizioei eusteak eta gura ez ditugunak bazterreratzeak. Are gehiago, tradizio gara gu geroni ere gaur, eta honenbestez, guri dagokigu tradizio izan daitezkeenak asmatzea, izan kale zein plaza izendegietan, izan mito eta erreferenteetan.

Ramon Saizarbitoriak barkatuko ahal dit fikzioaren tradizioa bera ere antzaldatzera ausartzen banau irudimenak plaza honetan. Urteen joanean bere pertsonaia nire egiten amaitu baitut. Zenbat bider ETAko gaztea ikusi beharrean ikusi dut beste korrikalari bat. Sartu da emakume bat plazara nobia jantzian. Ezkontza soinekoa eta lore sorta dakartza eskuan. San Vicente elizan ospatzekoa zen ezkontzatik ihesi dator, baina plazan metro batzuk egin garaiko, hemen dira ezkontzako gonbidatuak arkupeetan barrena bere xerka. Bat-batean, eta korrika egiteari utzi gabe, jaurti du lore sorta airean garrasi monumentala eginez (garai batean plazaren lekuan zegoen zezen plaza bezain monumentala bai, behintzat). Pertsekutatzaileak builaka: “Itzuli aldarera”. Hura korrika, ordea, plaza erdiraino eta han kendu du beloa eta fuera zapata zuriak. Soineko delikatuaren oihalari heldu eta tarratatu du. Urduri begiratu diot nire aulkitik, plaza diagonalean zeharkatzen jarraitzen badu, nire mahaian amaituko baitu lasterketa. Ehun metroak amaitzeko 50 metroren faltan meza-mutila dirudien morroi txikiak biblia bat jaurti dio eta kopetan jo. 30 metroren faltan aita-amek neba bidali diote esprintean: “Ezta pentsatu ere gurasoei hau egitea”. 20 metroren faltan senargaiak txalekoa jaurti du haragia tapatzeko esperantzan. 10 metrok bereizten gaituztela tabernako terrazan nakusa. 5 metro: garagardo pitxerra altxa dut airean. 2 metro: eskua luzatu eta eskaini diot edalontzia. Metro bakarra. Garagardoa hartu eta “Bai, nahi dut” esan du irribarrez. Frankismoaren atzapar armatuetatik ihesi lehen, heteroarauaren hesituratik orain, Plaza Berri berritua amestu dut gaur.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


2024-11-18 | Behe Banda
Barra warroak |
Hau ez da nire belaunaldikoa

Nekeaz idaztera nindoan zutabe bat, baina erridikulua iruditu zait 19 urterekin lur jotaren planta egitea: amore emanda, nekatuta, etsituta, mundu honek ukatu banindu bezala. Are erridikuluagoa iruditu zait gelditzen zaizkigun ogi apur txikiekin erantzukizun ezaz amestea, azken... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Eguneraketa berriak daude