argia.eus
INPRIMATU
Marcel Prousten maisulana ez zuten argitaratu nahi

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko azaroaren 27a
The Bully Pulpit

1913ko azaroan argitaratu zen lehenengoz Du côté de chez Swann, Marcel Prousten À la recherche du temps perdu sailaren lehen zatia. Berez, liburua 1912ko irailean amaitu zuen idazle frantziarrak, baina Fasquelle eta Ollendorff argitaratzaileek atzera bota zioten, baita André Gide idazleak ere. 1947an literaturako Nobel saria jaso zuen Gideri ederki damutu zitzaion hartutako erabakia, eta gutun bat idatzi zuen barkamena eta damua adierazteko. Orain gutun horren zirriborroa enkantean salduko dute eta horren truke 100.000-150.000 euro ordainduko dituztela aurreikusten da.