argia.eus
INPRIMATU
86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko azaroaren 28a

UEUk joan den asterako egin zuen deialdia: ea sei txiotan zure tesia kontatzeko gai zaren. Erronka polita, sakoneko helburua berriz euskaraz egindako ikerkuntza lanak plazara ateratzea.

86 ikerlarik erantzun zioten UEUren deiari. Parte-hartzaileen %35ak tesia defendatua du eta gainerakoak tesia egiten ari dira. Jakintza alor askotako tesiak txiokatu ziren: Kimika, Soziologia, Arkitektura, Hezkuntza, Psikologia, Fisika eta beste. Ekimenak 98.096ko audientzia izan zuen eta 331.737 aldiz barreiatu zen #txiotesia traola Twitterren.