argia.eus
INPRIMATU
Heren bat gutxiago aurreikusi du Arabako Diputazioak euskararentzat

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko azaroaren 20a
PPko zenbait kide, agerraldi batean.
PPko zenbait kide, agerraldi batean.

2014ko aurrekontuen berri eman du Arabako Foru Aldundiak, eta euskara bultzatzeko erabiliko duen diru zakua, 2013arekin alderatuta, heren bat gutxiago izatea nahi du PPk. 341.200 euro gutxiago erabiliko lituzke datorren urtean.

686.500 euro gordeko lituzke euskararentzat eta ia atal gehienetan kopuruak jaitsi egingo dira. Mantenduko denetariko bat kuadrilletako euskara teknikarien sarea finantzatzekoa izango da. Atal hau garrantzitsuenetakoa da. Ondokoek ere ez dute galerarik izango: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, euskarazko argitalpenak eta Geu euskara elkartea. Diputazioak jaitsiera nabarmenak egingo ditu euskara bultzatzeko jardueretan (%55 gutxiago) eta sentsibilizazioa bultzatzeko programan (%62,5).

Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak heren bat gutxiago jasoko dute, 25.000 euro gutxiago alegia, eta Arabako Bertsozale Elkarteak %37,5 gutxiago, hots, 6.000 euroko murrizketa.

2013an 2012ko kopuru bera erabili dute euskara sustatzeko.