Ekonomia Nobel saria urte berean teoria baten egileari eta hori errefusatzen duenari ematearen emaitza garbia zero da, ezereza. Bada, horixe da 2013 urteko saldoa. Tira, badago hirugarren sariduna baina inor gutxik erreparatu du Hansenen –hirugarrenaren– merituetan. Harridura kontuetan ohitzen hasita egon arren, aurtengo Ekonomia Nobel sariarekin batzordekideen eskizofrenia akademikoa nabarmen geratu da. Varoufakisek dioen moduan fisikako saria une berean Galileori eta kondenatu zuten inkisidoreari ematearekin aldera daiteke ekonomia batzordearen aurtengo erabakia. Saritutako bi ekonomialari aurkariak, Eugene Fama eta Robert Shiller dira.
Duela lau bat hamarkada, Famak merkatu efizienteen hipotesia garatu zuen. Finantza merkatuen efizientziaz ari da eta, hipotesi honen arabera, finantza aktiboen prezioek finantza merkatuetako informazio eskuragarri guztia islatzen dute. Hots, finantza merkatuak ez dira inoiz erratzen, bertako saltzaileek zein erosleek batzuetan jokabide okerrak hautatu arren. Famaren unibertso teorikoan ez dago burbuilentzako edota espekulatzaileentzako tokirik. Merkatu efizienteen hipotesia Igurikapen edo espektatiba arrazionalen teoriatik oso gertu dago, baita finantza aktibo eratorrien prezioak ezartzeko ereduetatik ere. Teoria hauek guztiek azken bi hamarkadetako finantza merkatuen garapenerako oinarri teorikoa eskaini dute, egungo Atzeraldi Handiaren iturburua izan den garapen ero eta kontrolik gabekorako alegia.
Famaren teoriaren eduki garrantzitsuena zein irrealena zera da, merkatu efizienteetan arbitrajeak egiteko aukerarik ez dagoela; hots, saltzaileek zein erosleek finantza aktiboen edo beren prezioen gaineko uste okerra izan dezaketen arren honek ez die arbitraje eragiketak egiteko eta espekulatzeko ateak zabaltzen. Ipuintxo batek erakusten du aipatutakoa. Unibertsitateko irakaslearekin doan ikasle batek 10 eurokoa lurrean ikustean hartzeko keinua egiten du. Esperientzia handiagoa duen irakasleak argitu egiten dio egoera: “Ez duzu indarra zertan xahutu behar, billetea benetakoa balitz ez litzateke bertan egongo eta”. Kontuaren irakurketa analitikoa ondokoa da, Merkatu efizienteetan lehiak beti ekiditen du aparteko irabaziak eskuratzeko aukera.
Famaren sari-kidea den Shiller beste muturrean dago kokatuta. Shillerek berak dio Merkatu efizienteen hipotesia “pentsamendu ekonomikoaren historia guztiko errakuntzarik harrigarriena” dela. Izan ere, Famak makroekonomiaz ezer gutxi dakiela aitortzen duelarik Shilleren analisiak espekulazioaren dimentsio makroekonomikoa barneratzen du. Famak ez dakiena Shillerek mahai gainean jartzen du, hots, finantza jardueraren zati esanguratsua espekulatzaile hutsa dela eta ekonomia produktiboarentzat kanpo eragin negatiboak dituela. 2008ko krisia lehertu aurretik Shillerek aktibo ugariren –horien artean higiezinen– prezioen bilakaera aztertzen jardun zuen. Azterketa horretan Amerikako Estatu Batuetako hamar hirietako etxebizitzen prezioen indize sintetikoa nabarmentzen da. Indize horrek 2001 urtetik aurrera inflazio izugarria erakusten zuen. Eugene Famarentzat inoiz lehertu behar ez zuen krisiaren iragarlea izan zen aipatutako indizea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]