Idazteak gehienetan tranpak ekartzen ditu berarekin (tranpari euskalki batzuetan artea deitzen zaio baina ez dut hortik joko). Kalkuluak eta amarruak. Irailetik hasi naiz Berrian egunero zutabe bat idazten. Hilabete bat lehenagotik ekin nion lehendabiziko kolaborazioa prestatzeari. Horrelakoetan gure zutabegileek askotan egiten dituzten oporretatik etxeratzearen kontaketen parodia osatzeko apeta nuen, gertaera hurbil bat gogoan. Azkenean, erabaki nuen bezperan gertatutako zerbaitez idatziz hasi behar nuela. Baina Etxera izeneko testutxoa umezurtz gelditu zitzaidan ordenagailuko karpeta batean.
Idazlea izateak gehienetan handiustea dakar berarekin. Behin testu bat eginda, ezinezkoa zaigu irtenbidea ez ematea. Eta Burlatako Axular aldizkaritik zerbait eskatu zidatenean aukeran etorri zitzaidan. Hona zutabe delakoa:
Etxera
Niri ere gertatu zait atzerrian egon eta nongoa naizen azaldu behar izatea. Orobat gertatu zait, behin Euskal Herrian naizela, geo-pedagogia nazionalaren pasadizoa puztu edo apaindu behar izatea, nire entzuleriari atsegin gehien emateko. Badakit ahozko euskal literatura garaikideko azpigenero garrantzitsua dela, zaindu eta ongi landu beharrekoa.
Inoiz bizi ez dudana da istorioaren subjektu pasiboak, gu nongoak garen irakasten diogunak, Basque Countryaren berri izatean, zer sentitzen duen. Berriki arte.
Omahako aireportuan Europarako bidea hartu nuen. Hegaldia atzeratu eta areto batean sartu gintuzten itxaroteko. Ni nire liburutxoarekin ez nintzen gehiegi asaldatu. Hortik gutxira neska bat ingeles eskasean hasi zitzaidan galdezka, ea zer esana zuten, noiz abiatuko ginen. Nik ingelesez azaldu eta berak bere taldekoei euskaraz errepikatu. Hara! Duda egin nuen zer egin. Baina ezin nuen aukera galdu: “And where are you from?” galdetu nien, erabat itxurazkoa ez zen jakin-minez. Zehatz-mehatz azaldu zidaten nire herriaren historia, ezagutzen nuenaz pixka bat bestelakoa, ederragoa. Niri ez zidaten galdetu nongoa nintzen ni.
Frankfurten hegazkin banatan itzuli ginen, beraiek eta ni, etxera.
Denborak gehienetan zentzatzea dakar berarekin. Aurrekoa idazten emandako, gehienez jota, 60 minutuak (edo, nahiago bada, ez argitaratzea erabakitzen emandako hilabetea) oso ongi galdutzat eman nitzake, inon atera ez banu. Hortaz aparte, argitaratzeak gehienetan ustekabea dakar berarekin. Zeinek esanen zidan, Erdal Herriko erdigunean, eta alferlanean, argitaratuta, oihartzunik eta erantzunik izanen zuenik, Aretxabaletatik? Hauxe da Axular aldizkarikoek pasa didaten gutuna:
Etxera dela eta
Zuen azken alea irakurrita, Angel Erroren artikuluarekin topatu gara. Bertan neure burua eta nire koadrila erraz ezagutu ditut eta ez onerako. Ni ez naiz nor idazle batek bere lana nola egin behar duen esateko, baina zehaztapen batzuk egiteko beharrean nago. Eskertuko nuke hitzok hurrengo alean argitaratuko bazenituzte. Asaldatu ez zela esaten du Errok eta megafoniako ingelesa ezin ulertuta berari galdetu geniela. Zer ikustekorik ez. 1) Ni hiru urtez bizi izan naiz lanean Nebraskan eta, jakina, ez dut ingelesa ulertzeko arazorik. 2) Bera guri begira-begira zebilen aspaldidanik, ia guk bestelako asmorik sumatzeraino. Megafoniatik zer esan zuten galdetu zigun berak, euskaraz. 3) Bi segundotara azaldu zigun zutabegilea zela. 4) Hegazkin berean iritsi ginen Loiura. 5) Berak galdetu zigun nongoak ginen, bai, eta helbidea, gure bueltatzeaz idatzi behar zuen zutabearen kopia guri pasatzeko. Zertara datoz hainbeste gezur?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]