argia.eus
INPRIMATU
Amatza
Jakoba Errekondo 2013ko azaroaren 06a

Bukatzen ez den lana da amatzakoa. Corylus avellana, hurritza adibide. Hurrak heldu eta askatu berriak ditu, irail-urri aldera. Ondoren negurako antolakizunetan sartu da: hostoak janariz hustu eta erreserbak osatu. Horretarako hostoetako klorofila jasotzen ari den artean, ordea, dagoenerako hurrengo urtean du burua. Hurrengo urteko hurrak izango direnak sortzeari eman da. Loratu egingo da, horra argazkian lore arren gerbak izango direnak. Horiek zimeltzerako lore emeak irekiko ditu. Lore emeak, ernaldu eta begien barruan babestuko ditu. Begi horietan igaroko dute negua. Udaberrian zabaltzean hostoekin batera aterako dira fruitu bidean izango diren lore horiek. Etengabeko amatza. Loraldirako izerdi kolpea aprobetxatu behar da hurritza mozteko: makiletarako, pardetarako... Eta biguna, malgua izatea nahi dugunez, ilgoran.