“Hamalau ofizio, hamabost mixeri”. Hori esaten zen lehen. Orain aldiz, negozio berriak abiarazteko gai diren ekintzaileen kemena goraipatzen da toki guztietan. Halakoa dugu Lucia Goñi basaburutarra: zerbitzari, sukaldari, saltzaile, sukaldaritza irakasle, jostun eta, erretreta hartuz geroztik, bertsolari, idazle eta margolaria. Negoziante ona, alaia eta zinbaratu hutsa emakume hau.
Aizarotzen sortua zara.
Aizarotzetik Gartzaronera joan zineten.
Noiz hasi zinen etxetik kanpo lanean?
Eta handik Soraluzera, zer dela eta?
Senarra hil baino lehen jatetxea itxi zenuen. Zergatik?
Berritik hastera, berriro.
Eta zu Iruñera.
Taloarekin feriaz feria jarraitzen duzu?
Zu langile saiatua izan zara beti. Zer pentsatzen duzu egungo egoera ekonomikoaz eta krisiaz?
Zu euskaltzale eta Iruñeko euskaldunen artean oso ezaguna zara. Nola ikusten duzu euskara gaur egun?
Etxeko hizkuntza zen lehen?
Lucia Goñi Olias. Nafarroa Garaiko Basaburuako Aizarotz herrian sortua, 1928ko Luzia Deunaren egunean (abenduaren 13an). Domingo Goñi Juanbeltz eta Valentina Olias, Ihabengo bentako alabaren alaba nagusia. Zazpi senidetan zaharrena. 14 urterekin etxetik atera zen lanera. Ordutik ez da gelditu. Hamaika (hamar gehi bat) bizileku desberdin izan ditu Nafarroa eta Gipuzkoan, eta lanbide ere ugari. “Nire lehen bertsoa izan zen: Hamalau ofizio, hamabost mixeri / hori gertatzen baitzaio beti Goñiri: / Lehenengo arrantzale, gero sukaldari / zahartu eta ondorean bertsolari. / Udan taloa egiten nabil ferietan, / eskulangintza dela eta erakusketan. / Frantzian izan nintzen, Garrüzeko festetan, / hantxe bai saldu nuela taloa benetan. / Zazpi senide gara, baita ere bi alaba baditut ondoan. / Sei bilobatxo eder nire inguruan, / baina senarra aspalditik dut beste munduan”.
“Ezkonberritan, Elgoibarren nintzela, etortzen zen tabernara gizon zahar bat, eta etortzen zelarik ez dakit zer pasatzen zitzaidan, baina urduri jartzen nintzen. Senarrak esan zidan gizon horri ezer ez esateko oso bezero ona zelako. Baina gau batean gogoratu nuen zertaz ezagutzen nuen: nik 8 urte nituelarik aita atxilotzera etorri zen gizona. Lekunberrin ibilitako Guardia Zibilaren kaboa. Berari esateko beharra nuen, nahiz eta senarra haserretu. Hurrengo egunean sufriarazi ziguna esan nion denen aurrean. Negarrez hasi eta alde egin zuen. Ni trankil-trankil gelditu nintzen. Gero jakin nuen handik hiru hilabetera hil zela”.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.