argia.eus
INPRIMATU
Fagor itolarrian

Aitor Sarriegi @asarriegi 2013ko urriaren 24a

Doinua: Esne saltzailearena.

Fagorretik eman da
berriaren parte
geroa zail duela
krisia bitarte.
Urrutiko ahotsek
aspaldi dakarte
hemen ere ikusten
genuen aparte
etxeko sukaldera
iritsi den arte.

Aspalditik zetorren
usain txar samarra
eta baieztatu da
zitekeen bakarra.
Erabaki okerrak
ta hazi beharra...
Noiz pasatu ote zen
zentzuaren marra?
Krisiak soilik ez du
isildu oilarra.

Orain hartzekodunen
aurre-lehiaketa
ta bi mila langile
zalantzaz beteta.
Behin izandakoari
jarririk arreta
ea ematen zaion
tortilari buelta
guztiontzat hobea
izango da eta.