Ehiztariek lobby sendoa osatzen dutela esango dizute elkarte kontserbazionistek; eta alderantziz, ehiztariek diote ekologisten jarraibideei egiten dietela men administrazioek.
Ehizak, jarduera zinegetikoak, diru piloa mugitzen du, ez dago ukatzerik. Ehiztariez gain –60.000 inguru izango dira gurean–, modu batean ala bestean erakunde, negozio eta kolektibo anitz ukitzen ditu: lekuan lekuko administrazioak (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Pirinio Atlantikoetako departamendua, diputazioak zein udalak), ehiza-barrutien kudeatzaileak, ehiza federazioak eta herrietako elkarteak, arma fabrikak eta saltokiak, turismo zinegetikoa eskaintzen duten bidaia agentziak, ehiza-txakurren inguruko merkatua, natur elkarteak eta animalien eskubideen alde borroka egiten dutenak, baserritarrak, basozainak, mendizaleak… Ehiztari kolektiboaren barruan, zakurra hartu eta oilagorrak “jauzian” harrapatzen dituztenak daude, uso eta birigarroei postuetan itxaroten dietenak, basurde eta orkatz uxaldietan dabiltzanak, legea errespetatzen dutenak eta ezkutuan aritzen direnak… Hamaika interes egon daiteke tiro bakoitzaren atzean.
Hilaren 12an hasi zen oilagorraren ehiza denboraldia Hego Euskal Herrian, baita pagauso, txoloma, birigarro, usapal, eper eta galeperrena Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban eta Nafarroan urriaren 1ean ireki zen denboraldia hegazti migratzaileen kasuan, eta azaroaren 1ean hasiko da ehiza xeheko beste espezie batzuena, izan hegazti sedentario (eperra eta faisaia) zein ugaztunena (untxi, erbi eta azeriena), baldintza zorrotzen pean hauen kasuan. Basurde eta orkatzena iraileko lehendabiziko astean hasi zen, Ipar Euskal Herrian bezalaxe. Akitania eskualdean irailaren bigarren igandean ireki zen hegaztien ehizaldia. Haien esperoan, milaka ehiztari: 33.000 federatu ditu Nafarroak, 13.000 Gipuzkoak, 2.500 Bizkaiak eta 2.000 Arabak. Pirinio Atlantikoen departamenduan, Bearnon eta Ipar Euskal Herrian, 23.000 lizentzia daude.
“Boto asko daude jokoan”, esan digu Itsas Enara ornitologia elkarteko kide Hector Gonzalezek, gipuzkoar instituzioen ehiza politikaz galdetu diogunean. “Nafarroan 33.000 lizentzia daude, eta horrek esan nahi du 33.000 boto jokoan daudela”, zioen Gurelur talde ekologistako kide Toño Munillak Nafarroako Hitzan (2013-01-11): “Politikariei ez zaizkie axola hegaztiak, ehiztariak babesten dituzte. Ehiztariek kudeatzen dute ehiza Nafarroan, norberak bere barrutian; Gobernuak ez du eskurik sartzen. Horregatik, urte osoan ehizatzen dute, pozoia jartzen dute...”
“Beste herrialde batzuetan ehiza errespetatu egiten den bitartean, Gipuzkoak ehizaren aurkako kolektiboen ildoak jarraitzen ditu”, salatu zuen ADECAP-Gazteak Ehiztari eta Arrantzaleen Babeserako Elkarteak, 2012an Diputazioak ehiza debekatu zuenean Ulia mendian, 2009an Donostiako Udalak eta 2011n Pasaiakoak eskatu bezala, aisialdirako eta naturaz gozatzeko gune izendatu ostean. Gipuzkoako ehiztariak gogor agertu dira hainbatetan Bilduren kontra.
Ehiza garaian, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek denboraldi hasieran plazaratzen duten Ehiza debekualdien aginduari egiten diote men Hego Euskal Herriko ehiztariek, EAEren kasuan Eusko Jaurlaritzak 2011ko martxoan onartu zuen legea aintzat hartuta.
“Legeak goitik behera datoz”, azaldu digu Bizkaiko Ehiza Federazioko presidente Iker Hidalgok: “Europako zuzentarauak, Espainiako espezie zinegetikoen zerrenda, erkidegoen ehiza legeak, diputazioak… Jaurlaritzarena lege orokorragoa da, eta debekualdien foru aginduak gauza zehatzagoak arautzen ditu: espezie bakoitza ehizatzeko egutegia, ordutegiak, eguneko kupoa…”.
2011n Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburu zen Pilar Unzaluren hitzetan, “natura-ingurunean egiten den ehizak bateragarria izan behar du bizi-iturrien babesarekin, eta landa-eremuaren garapen jasangarrirako ildoak ziurtatu behar ditu, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren osagarri izango den ekonomia-jarduera gisa”. Helburu izanik “ehizak gizartean dituen sustraiak gordetzea eta ehizan aritzen direnek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten lortzea”, hainbat puntu bildu du legeak: ehiza espezieen zerrenda, ehiza guneak, arau-hausteak, kalte ordainak, segurtasun distantziak, toki erakundeen parte-hartzea, eta abar. Lege horren PDFa, debekualdien foru aginduak eta bestelako dokumentuak Argiaren webgunean paratuko ditugu, han-hemen aurkitutako elkarrizketa eta iritziekin batera, ehizaren panorama bere osotasunean.
4.000 postuetako batzuen kudeaketa herriko ehiza taldeen esku uzten dute udalek (ehiza soziala egiteko), eta beste batzuk enkantean ateratzen dira. 180 euro ordaintzen dira batzuengatik, eta 15.000 eurora hel daitezke preziatuenak, Baztango Kintokoak edo Luzaide-Gabarbidekoak kasu. Datu ofizialik ez dagoen arren, garai batean 100.000 uso ehizatzen zirela uste da, baina gaur egun ez dira hainbeste, uso askoz ere gutxiagok zeharkatzen dituztelako Pirinioak, neguak hain gogorrak ez direlako eta Europako beste zonalde batzuetan bazka gehiago dutelako.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.
Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Alardean desfilatuta ere honek «herriaren benetazko errealitatea irudikatzen ez zuela» ikusita sortu zen 2019an Guztion Alardea, «herria polarizatua dagoelako, baina ikusten ez den masa gris handia dagoela irudikatu beharra zegoelako». Eneko Gonzalez eta... [+]