Inaxio Lopez de Aranak Berlinen aurkitu zuen austriarrak egindako Gernikako arbola-ren lehen grabazioa.
Zenbait urte atzera egin dugu istorio-historia honen hasmenta non den ikusteko. Inaxio Lopez de Arana Arabako Biltzar Nagusietan ari zen, informatika programa bat euskarara itzultzen. “Lan gaitz bezain aspergarria”, dio. Horretan, bertako dokumentazioburu Jesus Sobronen hotsa. Alemanezko artikulu zahar bat helarazi zion, Lopez de Aranak hari zer zeritzon jakin nahi zuelarik. “Iturri historikoen tratamenduei buruz Bartzelonan 1993an egindako kongresu batean eskuratu zuen artikulu hura. Karl Friedrich Rudolf-ek eman zion, hau da, Austriako enbaxadak Madrilen duen Institutu Historikoko zuzendari ohiak. Orduan entzun nuen nik aurreneko aldiz Rudolf Trebisch etnologo austriarraren izena, berak idatzi baitzuen artikulu hura”. Delako artikuluan –Vienako Zientzietako Akademia Inperialaren artxibo fonografikoaren batzordeko 34. adierazpena. Euskal hizkuntzaren eta musikaren grabazioak, 1913ko uda, Lopez de Arana anaiek itzulirik–, Trebischek kontatzen zuen 1913ko uztailaren 18an Euskal Herrira etorri eta hainbat grabazio egin zituela orduko euskaldunekin, euskararen eta euskal kulturaren lekukotasuna jaso nahirik.
Artikulua irakurtzen hasi eta laster jabetu zen Lopez de Arana 1913ko testu hura guztiz interesgarri zitzaiola. Batetik, atzerritar batek Euskal Herriari buruz zuen ikuspegia agertzen zuen. Bestetik, hainbat datu ematen zituen gure herriaren eta hizkuntzaren gainean. Euskal mitologia, ohiturak, garai hartako gertakariak eta hamaika kontu jakingarri ere azaltzen zituen. “Artikulua, bestalde, ezezaguna zen Euskal Herrian, Gregorio Mujikak aipua egin bazion ere 1914an, Euskalerriaren alde aldizkarian”. Trebischen artikuluak, azkenik, bertan aipatzen ziren grabazioak lortzeko bidea erakuts ziezaioketela iruditu zitzaion Lopez de Aranari. Horretarako, testua alemanetik euskarara ekarri zuen anaia Martxeloren laguntzaz. Hori eginik, balizko grabazioen bila abiatu zen, eta hizkuntza-grabazioen kopia bat Bilbon, Euskaltzaindiaren Azkue bibliotekan bazutela jakin zuen, 1984an Jose Maria Etxebarriak Euskal Herrira ekarria.
Inaxio Lopez de Arana ez zen horretan gelditu, hala ere. “Izan ere, Trebischekikoak argituagatik ere, alemanezko artikuluak jakin-mina piztu zidan. Trebischek aitortzen zuen bera ez zela aurrena euskarazko grabazioak egiten, beste ikertzaile batek urratutako bideari jarraitu zitzaiola, hau da, Azoulay doktoreak 1900. urtean egindakoari. “1999ko urriaren 11n aurkitu nituen Azoulay doktorearen grabazioak, Parisko Musée de l’Homme-ko Etnomusikologia atalean. Garai bertsuan, bestalde, lehen aipatu dudan Karl Friedrich Rudolfek –Austriak Madrilen duen Institutu Historikoko zuzendari ohiak–, esan zidan Trebischen 1913ko grabazio gehienen kopia Euskal Herrian bagenuen ere, euskal grabazio musikal ia guztiak falta zitzaizkigula oraindik, Berlinen zeudelako”. Zehatz non ziren adierazi ez bazioten ere, Lopez de Aranak 2003ko urtarrilaren 13an aurkitu zituen grabazioak, Berlingo Fonograma Artxiboan. Orduan ere gorabeherak, ordea: “Kopia bat egin zidaten gaia ikertzeko, baina ez zidaten baimenik eman grabazioei zabalkundea emateko”.
Euskal Herrira etorri zelarik, Trebischek gramofonoa zekarren aldean. Bi zituen asmoak: euskalki guztien grabazioak egitea eta euskal etnologiaren bilduma osatzea. Horretan, grabazio musikalak egin zituen, musika ondarearen adierazle. 64 diskotan banatuta daude grabazio guztiak, bakoitzak bi minutu irauten duela. 130 minutu dira denera. Euskalki guztietako grabazioak ageri dira bertan –baita erronkarierakoak ere–, eta denetariko testuak, ipuinak, kontakizunak, pasadizoak, kantak... “Jose Maria Etxebarria euskaltzainak grabaziook sakonki eta zehatz aztertu ditu. Zortzi artikulu ondu ditu hizkuntz grabazio gehienak transkribatuz eta, zenbaitetan, aztertuz eta itzuliz”.
Grabazio musikalei dagokienez, Trebisch Basken, izen horixe jarri zioten Berlinen gordetzen duten grabazio sortari. 14 disko edo zilindrotan banatuta daude, eta 32 minutu irauten dute. Antzinako grabazio musikal horietan, honako doinuak entzun ditzakegu, Inaxio Lopez de Aranak zerrenda egin digunez: “’Ostalersa’, ‘Lili ederra’, ‘Satan-dantza’, ‘Turkoen airea’, ‘Pello Joxepe’, ‘Fandangoa’, ‘Kauter dantza’, ‘Barrikada’, ‘Valse italienne’, ‘Artolak deuko’, ‘Asiko nas asitzera’, ‘Adios Atxuri’, ‘Ezteietara’, ‘Andre Maddalen’, ‘Kontsesiri’, ‘Baserritarra’, ‘Vals con variaciones’, ‘San Juan Zortzikoa’, ‘Gernikako arbola’, eta ‘Monein’. Berlinen aurkitutako grabazio horietan dago, beraz, Gernikako arbola kantuaren lehenengo lekukotasun soinuduna. Grabazioetan, Donibane Garazi, Igorre, Azpeitia, Tolosa eta Atharratzeko kantari eta musikariak ditugu entzungai, eta kantari eta musikari haien izenak ere badakizkigu, Trebischek utzitako dokumentazioari esker”.
Trebischen grabazioen mendeurrena betetzen delarik aurten, hizlari ibili da Lopez de Arana Alemanian, Etxepare Euskal Institutuaren Leipzig-eko Unibertsitateko Euskal Ikasketen atalean eta Berlingo Euskal Etxean. “Euskal kulturaren arlo jakin baten berri zabaldu ahal izan dut Alemanian: antzinako lekukotasun soinudunak”.
“Niri baino lehen Azoulay doktoreari bururatu zitzaion euskararen grabazio fonografikoak egitea –dio Trebishek–. Hala jakinarazi zigun, gainera, Bulletins et mémories de la Société d’antropologie de Paris aldizkarian, 1910ean, Sur la manìere, dont a été constitué le musée phonographique de la société d’antropologie artikuluan (305. orritik aurrera). Jakin badakigu Azoulay doktoreak, euskarazko eta beste hizkuntza askotako, Itun Berriko ‘Seme Iriolea’ren alegiaren narrazioa fonograma gisa erabili zuela. Grabazio haiek Parisko Erakusketa Unibertsalaren kariaz burutu ziren, ekitaldi hartara zenbait herrialdetako ordezkariak azaldu baitziren”.
Trebishen hitzetan: “Zortzigarren eta bederatzigarren arrabolak Azpeitian grabatu ziren, Gipuzkoan. Han bi dultzainen eta danbor baten soinuak grabatu ziren. Funtsean, dultzaina txilibitu mihiduna da eta albokak baino zulo gehiago ditu. Eskualde horretan horrelako hirukote ugari daude. Sebastian Erasti mekanikariak eta Jose Maria Gurrutxaga errementariak dultzaina jo dute eta Gregorio Larralde igeltseroen arduradunak, berriz, danborra. Zortzigarren arrabolan honako konposizio hauek aurkitu ditugu:
a) Ezkon eguneko martxa bat, 100 urtekoa, ‘eztaitarre’ izena duena.
b) Euskal fandangoari egokitutako doinu bat, dantzatzeko dena eta ‘Andre Madalen’ izena duena. Doinu horri lotutako letraren edukia hauxe da, gutxi gorabehera: gizon batek emakume bati olioa erosi ondoren esaten dio bere aitak soldata jasotzen duen bitartean ordainduko diola”.
Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]
ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.