Jesus Egigurenek bere azken liburuan, Arantzazuri buruz ari dela, hauxe dio: “Zirrara eragin zidan han esan zidatenak, hots, –Oteizak– bere maisulan ezagunena, Jesus lurrean gorpu eta halakorik gertatzen uzteagatik Ama Birjina Jainkoa madarikatzen ari denekoa, ETAk lehenengo hilketa –Pardines guardia zibilarena– egin zuen egun berean amaitu zuela, eta Oteizak esan zuela: ‘Eskultura hau Pardinesi eskaintzen diot, bera da lurrean datzan Jesus, eta Ama Birjina Pardinesen ama da, halako bidegabekeriagatik Jainkoari errieta egiten ari dena’” (Ven y Cuéntalo. El oasis vasco).
Niri harridura Egigurenen adierazpenak eragin zidan, hain justu ere beti kontrakoa entzun izan dudalako, hau da, Arantzazun hamalau apostoluen gainean dagoen Pietatea Txabi Etxebarrietari eskaini ziola Oteizak 1968an. Ez dut uste honetaz zalantza handirik dagoenik (ikus Pelay Orozco: Oteiza. Su vida, su obra, su pensamiento, su palabra, 516. or.). Beraz, nola liteke egitate berari buruz hain bertsio kontrajarriak sortzea gure artean? Nondik atera du Egigurenek bertsio hori? Ez dut uste bera gezurretan edo asmakerietan dabilenik. Arantzazun esan diotela? Ba, ez da Arantzazun normalean ematen den azalpena. Orduan? Niri bi gogoeta sortzen dizkit istorio nahasi honek:
1. ETAren sorreratik gaur arte gertatuaren kontakizun objektibo samar bat egiteko dauden zailtasunak. Izan ere, batzuek azken urteotako ikuspegitik nahi lukete irakurri ETAren historia osoa eta konplexua; eta beste batzuk erosoago daude pentsatuz hasierako ETA hura berbera izan dela azkeneraino iritsi zaiguna.
2. Baina agian profetiko edo metaforiko samarra da Oteizak Arantzazun utzi zuen eskulturari buruzko nahasmen hau. Beharbada, Arantzazuko ama hori bien ama izango da, bai Etxebarrietarena eta bai Pardinesena, eta ez batena ala bestearena, biek (biktima guztiek) izan dituztelako ama sufritzaileak, eta guztien amak aritu direlako, ez dakit Jainkoari, baina bai politikari, agintari, eragile eta gainerako herritarroi agiraka, hemen hainbeste urtetan gertatu dena lehenago ez konpontzeagatik! Hau ulertzea lagungarri izan liteke adiskidetzeko bidean. Azkenean ez ote zuen horixe adierazi nahi izan Oteizak berak geroago 90eko hamarkadan biei, Txabiri eta Pardinesi, Tolosaldean oroigarri bana eskaini zienean?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]